Henry Mancini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Henry Mancini, benetako izenaz Enrico Nicola Mancini, (Cleveland, AEB, 1924ko apirilaren 16a - Beverly Hills, 1994ko ekainaren 14a) Estatu Batuetako musika-konpositorea izan zen. Ezaguna izan zen batez ere zinemarako bere musika-konposizioengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urterekin haren aitak musika ikastera sartu zuen. Txirula zen bere tresnarik gustukoena. 12 urterekin pianoa jotzen hasi zen.

Graduatu ondoren, Mancini Juiliard School of Music eskolan matrikulatu zen. Soldadutzagatik bere ikasketak eten egin zituen. Ondoren, piano-moldatzaile bezala joan zen Glenn Miller eta Tex Benekeren orkestara. Han zegoela bere emaztea ezagutu zuen, Ginny O´Connor, abeslaria zena. Ezkondu ondoren hiru seme eduki zituzten.

1952an zineman lan egiten hasi zen, Universal estudioko B serieko filmetarako musika konposatuz.

1958an bakarkako bere lehen lana egin zuen.

1960ko hamarkadan bere lanik hoberenak egin zituen, filma askotarako soinu-bandak konposatuz: "The Pink Panther", "Breakfast at Tiffany's", "Days of Wine and Roses" eta beste asko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.