Britainiar txeke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Britainiar deskontua edo britainiar txekea Europar Batasuneko konpentsazio mekanismoa da. 1984an Margaret Thatcherrek negoziatua eta Erresuma Batuari 5.000 miloi euro inguru ematen dizkiona[1]. Deskontu honen argudio nagusia Nekazaritza Politika Bateratuak Europar Batasuneko aurrekontuen zati handi bat hartzen duela eta britainiarrak etekin gutxi ateratzen dute bertatik batez ere nekazaritza sektorearen irabazia gordinak estatuaren irabazi gordinen barruan duen proportzioa oso baxua delako. Jakina denez nekazari produktu hauek Commonwealth delakotik lortzen dituztelako.

Deskontuaren kantitatea Erresuma Batuak, Europar Batasunarekiko defizit fiskalaren 2/3 dira gutxi gora behera. Hau da, Erresuma Batuak Europar Batasunaren aurrekontuetarako ematen duen diru kopurutik, Europar Batasunetik lortzen dituen transferentzia eta zerbitzuen kantitatea kenduz agertzen den emaitzaren 2/3-ak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan Erresuma Batua ekonomikoki ahula zen baina Europar Batasunari diru gehien ematen zuen herrialdeen artean zegoen eta horrek britainiarrak konpentsazio mota batera heldu beharra zegoela pentsatzera bultzatu zituen Deskontu britainiarra delakoa asmatuz.

2003an adibidez, Erresuma Batuak 13.000 milioi euro baino zertxobait gehiago eman zizkion Europar Batasuneko aurrekontuei. Europako diru publikotik 6.000 milioi hartu zituen, beraz Erresumako laguntza garbia 7 mila milioi eurokoa izan zen. Baina bestalde, deskontu britainiarra 4.600 milioietara iritsi zen.

Gaur egun Nekazaritza Politika Bateratuarentzat aurrekontuen %40 gordetzen da, deskontu britainiarra onartu zenean nekazaritzarentzako laguntzek aurrekontuen %75 hartzen zuten. Erresuma Batuak lortzen duen laguntza hau Europar Batasunean dagoen eztabaida handienetakoa da eta batez ere Frantzia eta Alemania dauzka kontran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]