Brontze Aroko urrezko kapeluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brontze Aroko urrezko kapeluak
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)Urrebitsa
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroa
Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa

Brontze Aroko urrezko kapeluak (alemanez: Goldhüte, singularra: Goldhut, tipologikoki Goldhüte vom Typus Schifferstadt ere deituak kapeluetako baten aurkikuntza-izenagatik) Brontze Aroko Europako artefaktu arkeologiko oso berezi eta arraroak dira, kono luzeko forma duten urrezko kapelu batzuk. Orain arte, objektu horietako lau ezagutzen dira. Formaz aparteko tipologian, materialean, apainduren estiloan, eta seguruenik apropos lurpean ezkutatu izanarekin lotura dute Europako Mendebaldean aurkitutako beste hainbat objektuk; urregintza estilo hau partekatzen dutelarik, adibidez, Axtrokiko ontziek, Gipuzkoan aurkituak 20. mendean.

Aleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona ezagutzen diren lau aleak:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapeluak Brontze Aroko Tumuluen kultura berantiarrarekin eta Errauts-kutxatilen zelaietako kulturarekin lotzen dira. Sinbolismoan eta fabrikazio-tekniketan dituen antzekotasun estuak Brontze Aroko kultura koherente baten adierazgarri dira. Brontze aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa, mendebaldeko eta erdialdeko Europan garrantzi handia duen lurralde baten adierazgarri[1]. Horien artean, Axtrokiko ontziak, Eskoriatzan lurpean azaldu zirenak.

Detailetan beguratuta, lotura hori argia da:


Kapeluen aurkikuntzen testuinguru arkeologikoak ez dira oso argiak (Berlingoaren kasuan guztiz ezezaguna da)., baina ezagutzen diren bi adibide gutxienez (Berlin eta Schifferstadt) nahita eta arretaz lurperatuak dirudite. Nahiz eta bat ere ezin den zehatz-mehatz datatu, haren teknologiak iradokitzen du K.a. 1400 eta 800 urteen artean egin zirela seguruenik.

Objektuak urrezko xafla mehez eginda daude, eta kanpotik lotu ziren material organikoz egindako kapelu koniko luze batzuei. Kapeluaren oinarria material organikoren batez eginda egon zitezkeen eta kanpoko urrezko orriek egonkortzeko balio izan zuten. Urrezko konoak apaingarriz estalita daude luzera osoan, banda horizontaletan. Apaingarriak batez ere disko eta zirkulu zentrokideak, gurpiltxo, zigilu, biribilki edo orraziekin zulatu zirela dirudi. Adibide zaharrenek (Avanton, Schifferstadt) geroagokoek baino apaingarri-sorta murritzagoa erakusten dute.

Egutegien hipotesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlingo adibidearen azterketa batek iradokitzen du Ilargi-egutegi bat irudikatzen duela objektuak.[2] Objektuak ilargi- eta eguzki-egutegietan datak edo aldiak zehazteko aukera emango zukeen.

Ezelsdorfekoaren azterketa ezkerrean, biribil eta eraztunen kontaketa. Eskuman, Axtrokiko ontzietako batean, biribil-eraztun konbinazioak, goian 2 eraztun, erdian 3, behean eraztun bana biribil bakoitzeko. Ezelsdorfekoaren azterketa ezkerrean, biribil eta eraztunen kontaketa. Eskuman, Axtrokiko ontzietako batean, biribil-eraztun konbinazioak, goian 2 eraztun, erdian 3, behean eraztun bana biribil bakoitzeko.
Ezelsdorfekoaren azterketa ezkerrean, biribil eta eraztunen kontaketa. Eskuman, Axtrokiko ontzietako batean, biribil-eraztun konbinazioak, goian 2 eraztun, erdian 3, behean eraztun bana biribil bakoitzeko.


Egutegi funtzio horrekin identifikatu den apaingarrietako elementu bat dira biribil batzuk, eraztun kopurua desberdinaz inguratuak, banda bakoitzean eraztun kopuru finko bat gordetzen delarik. Irudian ikus daiteke Ezelsdorfekoan biribil-eraztun horiek duten aniztasuna. Axtrokiko ontzietan ere bada eraztun bariabilitate hori, baina orain artean ez da egutegi-funtziorik proposatu hauentzako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eogan (1981), ikus bibliografia. .
  2. Menghin (2000), ikus bibliografia

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gold und Kult der Bronzezeit. (erakusketa katalogoa). Germanisches Nationalmuseum, Nürnberg 2003. ISBN 3-926982-95-0
  2. Wilfried Menghin (ed.): Acta Praehistorica et Archaeologica. Unze, Potsdam 32.2000, p. 31-108. ISSN 0341-1184
  3. Peter Schauer: Die Goldblechkegel der Bronzezeit – Ein Beitrag zur Kulturverbindung zwischen Orient und Mitteleuropa. Habelt, Bonn 1986. ISBN 3-7749-2238-1
  4. Gerhard Bott (ed.): Der Goldblechkegel von Ezelsdorf. (Erakusketa katalogoa). Theiß, Stuttgart 1983. ISBN 3-8062-0390-3
  5. Mark Schmidt: Von Hüten, Kegeln und Kalendern oder Das blendende Licht des Orients. in: Ethnographisch-Archäologische Zeitschrift. Berlin 43.2002, p. 499-541. ISSN 0012-7477
  6. Werner Schröter, Karl-Friedrich Lebkücher, Alexander Koch (ed.), Lothar Sperber: Der Goldene Hut von Schifferstadt (Museum Book), Historisches Museum der Pfalz Speyer, Speyer 2008
  7. George Eogan. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]