Bronx

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:New York hiriko barruti infotaula Bronx New Yorkeko (AEB) bost auzo nagusietakoa da, iparraldeen kokaturik dagoena.

1.357.589 biztanle zituen 2005ean.

Historia

1639an iritsi ziren lehenengo europarrak, Jonas Bronck baserritar suediarra izanda lehena bertan basetxea paratzen. Geroxeago, ingelesek lur zati horri "Bronck's Land" ("Broncken lurra") izena ipini zioten, eta hortik dator gaur egungo izendapena.

Kirolak

Auzo honetan dago New York Yankees beisbol taldearen estadioa.

Zoologikoa

Bronxen dugu AEBetako hiri barneko zoologikorik handiena.

Musika

Barruti hau da rap eta hip-hop musika moten sorlekua.

Zineman

Zinemaren bidez, Bronxen irudia auzo txiro eta baztertuarena eta delinkuentziak jotakoarena dugu.

Hainbat pelikula egin izan dute bertan kokatutakoak, tartean A Bronx Tale (1993).

Auzotar ezagunak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bronx Aldatu lotura Wikidatan