Buffalo buffalo Buffalo buffalo buffalo buffalo Buffalo buffalo
Wikipedia(e)tik
Eskema gramatikala
PN = izen berezia
N = izena
V = aditza
NP = izen-sintagma
RC = erlatibo-esaldia
VP = aditz-sintagma
S = esaldia
PN = izen berezia
N = izena
V = aditza
NP = izen-sintagma
RC = erlatibo-esaldia
VP = aditz-sintagma
S = esaldia
Buffalo buffalo Buffalo buffalo buffalo buffalo Buffalo buffalo (euskaraz: "Buffaloko bufaloek gogaituriko Buffaloko bufaloek Buffaloko bufaloak gogaiten dituzte") gramatikalki zuzena den ingelesezko esaldia da. Aho-korapilo honen bitartez, nola homonimo eta homofonoek joskera zailak osatzen dituzten adierazten da. Lehendabizikoz 1972an Buffaloko Unibertsitatearen irakaslea zen William J. Rapaportek sortu zuen[1].
Funtzionamendua [aldatu]
Esaldiak ez du puntuazio-markarik erabiltzen eta "buffalo" hitzaren hiru esanahi ditu barnean:
- h.: Buffalo hiria, New York estatuan dagoena.
- i. amerikar ingelesez bisonteak duen izen arrunta.
- a. "gogaitu" edo "nahasi" esan nahi duen aditza.
Horrela, bere egitura horrelakoa da:
| « | Buffaloh buffaloi Buffaloh buffaloi buffaloa buffaloa Buffaloh buffaloi. | » |
"Buffalo" izena "bisons" (bisonteak) eta "buffalo" aditza "bully" bere sinonimoez aldatzen baditugu, esaldia horrela geratuko litzateke:
| « | Buffalo bisons Buffalo bisons bully bully Buffalo bisons. | » |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Rapaport, William J. 2006-9-22. A History of the Sentence "Buffalo buffalo buffalo Buffalo buffalo."