Buka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Buka uhartea, Papua Ginea Berriaren administraziopean dagoen uharte bat da, geografikoki Salomon uharteetan dagoen arren. Bougainville probintziako bigarren uharterik handiena da.

Uhartea, Iparraldeko Salomon uharteen zati izan zen, alemaniar domeinukoa, Lehen Mundu Gerraren ostean, Australiak administratua izatera pasa zen arte. Japoniak 1942an okupatua, eta, handik gertu, itsas guduak gertatzen ziren arren, eta, sarri airetik erasoa zen arren, tropa aliatuek ez zuten inbaditu, eta japoniar goarnizioa, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren errenditu zen.

Kanpo loturak [aldatu]