Bustanobi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bustanobi
Bizitza
Jarduerak

Bustanobi Ipar Euskal Herriko apaiz protestantea izan zen. Protestanta agertzen da historiako liburuetan, Matalas apaizaren matxinada garaian baita Bereterretxen khantorian. Lakarriko familia honetan David, Jacques eta Pierre izan ziren protestanten zeremonien kudeatzaile Oloronen, Donapaleun, Xarran eta Maulen.

Bustanobi aita semeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albert Sarrabèrek egin zuen Biarnoko eta Euskal-Herriko apaiz protestanten sinodoen akten ikerketa[1] eta liburu horretan azaltzen dira Bustanobi apaiz protestantak[2]:

" David Bustanobi (Bustanobi aita), 1607ko sinodoan Olorone Sta Marieko apaiz hautatua da. 1609ko sinodoan Xarra herriko apaiz izendatua da (ez zen sinodoan, gaixo izanki).

Jacques Bustanobi (Daviden semea) Oloroneko apaiz da 1592an eta 1594, 1596 eta 1601eko sinodoetan horrela agertzen da. 1601eko sinodoan Xarrako apaiz hautatua da (Bustanobi semea izenarekin) baita 1607ko sinodoan. 1609ko sinodoan Donapaleuko apaiz da et 1612koak berriz Xarran kokatzen du. Tonneins hirian (Akitaniako Lot-et-Garonne eskualdean) antolatu sinodoan bizkaitar hizkuntzan idatzien argitaratzeko diru laguntza galdetzen du. 1615, 1619 eta 1625ek sinodoetako txostenetan agertzen da Bustanobi aita bezala.

Pierre Bustanobi (Jacquesen semea) Ortesen ikasle da 1611an, Teologia ikasle 1612an. Mauleko apaiz da 1619an (Bustanobi semea bezala), Zuberoako apaiz 1623ko sinodoan, berdin 1626 eta 1631ko sinodoetan. Bizkaitar hizkuntzan argitaratu duen kateximaz konduak ematen ditu, aita zenduak hitzeman bezala. 1637ko sinodoan Mauleko apaiz da. 1678, 1670 eta 1671ko sinodoetan apaiz sokorritu bezala aipatua da (sokorrituak apaiz jubilatuak ziren eta diru laguntza bat eskuratzen zuten)."

Matalasen matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakes Belak idatzi zuen 1661eko matxinadaz eta pasarte[3] batek dio:

" Bernard Goihenetxek bildu zituen bost/sei mila laborari armatu eta horiekin benetako diktadura bat jarri zuen... Arnaud-François Maitie, Oloroneko apezpikua, heldu zen Zuberoara gehiegikeria horien lasaitzeko xedez. Erailtze seguru batetik salbatu zuen Jacques Bustanobi, Mauleko apaiz protestanta..."

Jakes Bela Lextarreko justizia Korteko epaile zen baina lanbide nagusia zuen gaztelu-gotorreko diruzain: zubiko bide sariak, Maulegaineko merkatuaren sariak, eiherako mozkinak eta errege eremuen zaintza. Matxinadaren kausetatik batean zen bere kargua eta matxinatuen arerio sutsua izan zen. Idatzietan etengabe gaitzetsi zituen matxinatuak eta Matalas. Halere Jacques Bustanobi Maulen zela ez da dudazkoa, nahiz eta 1592an Oloronen apaiz izanki, 90 urte inguru ukan.

Beretxerretxen kantorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezagun baten olerkiak izugarriko arrakasta du Euskal-Herri osoan eta bi koplatan agertzen da Bustanobi izena:

«Büstanobi gaztea, ene anaie maitea,

Hitzaz honik ez balinbada, ene semea joan da».

«Arreba, hago ixilik! Ez otoi egin nigarrik,

Hire semea bizi bada, Mauleala dün joanik..."

Jean de Jaurgain historialariak zion Marisantz Bereterretxe eta Bustanobi gaztea anai-arrebak zirela. Protestanten arteko mintzamoldeak beste irakurketa bat eskaintzen du : anaie/arreba maitea protestanten elkar agurtzeko manera da. Kasu honetan Marisantz jin zen lasterka Lakarrira bere semearen bahitzeaz zerbait jakin nahian. Aldiz zentzu onak ematen du Mauleko kondeak bahitu semea segituko zuela Etxebarreko bidean. Kantuak erakusten du Bustanobi apaiz protestantak bazukeela bahiketarekin lotura zerbait.

Konde eta bizkonde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohargarria da Beltzunze bizkondeak Zuberoako gobernari zirenean, protestant zeremoniak egiten ziren Mauleko gaztelu-gotorraren eremuan. Jean de Beltzunze gobernari zen 1605-1616 urteetan eta Armand semea ondotik 1642a arte. Beraz Bustanobi aita semeek ongi ezagutzen zituzten Belzunze aita seme gobernariak.

1642/09/15ean biltzar garrantzitsu bat antolatu zen Maitie apezpikuaren Mauleko jauregian : Jean de Peyre-Trevillek erosi Zuberoako ontasunen berriz erosteko erabakia hartu zen, Biarnoko aberats batzueri 60.000 librako dirua mailegatuz. Arman de Beltzunze gobernaria gaixo zen eta haren izenean ziren bi semeak : Charles de Beltzunze, Mehaineko bizkonde eta Donapaleuko bailea, eta Bertran de Beltzunze, Mauleko gaztelu-gotorreko kapitain-komandantea. Bilkura hori ez zen usaiako Biltzar etxean egin, herritarren Zinbideta ez zelakoz ados Biarnoko nobleen maileguarekin. Hogei urteko giro gatazkatsua 1661eko matxinadarekin burutu zen.

Arman de Beltzunze 1642 urtean hil zen eta Zuberoako gobernari kargua hutsik egon zen 1646a arte. Urte horretan Henri Gramont, Bidaxuneko Antoine Gramonten anaierdi, Thoulongeon konde eta Baionako gobernariak kargua erosi zuen. Diru maileguan Arman de Beltzunze gobernaria faltan izanki, Henri Gramontek ez zuen gai hori gobernari ardura bezala hartu.

Bukata ederra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean de Jaurgainek[4] XV.mendean kokatu zuen Bereterretxen kantorea aldiz Bustanobi aita semeak XVII. mendean bizitu ziren. Eztabada hori baina interesgarriago da kantuaren enigmaren ulertzea: kondearen hiru dozena soldado Bereterretxen etxe aitzinean et Ezpeldoiko bukatan "Bereterretxen atorretatik hiru dozena ümen da". Eta Lakarri herri erdian Bustanobi etxea beti xutik da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Sarrabère, Albert. (2001). Dictionnaire des pasteurs basques et béarnais. Pau: CEPB : Centre d'Etudes du Protestantisme Béarnais ISBN 2-9511441-5-6..
  2. Wikilariak frantsesezko idatziak euskarara itzuli ditu
  3. (Frantsesez) Clément-Simon, Georges. (1896). Jacques de Béla : biographie, extraits de ses œuvres inédites. Paris: Honoré Champion, 125. or. or..
  4. (Frantsesez) de Jaurgain, Jean. (1899). Quelques légendes poétiques du pays de Soule. Viena: Ligugé, 13. or. or..