Maule-Lextarre
- Artikulu hau Zuberoako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Maule (argipena).
|
Maule-Lextarre |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Mauléon-Licharre | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule-Lextarre (burua) |
|
| Alkatea | Mixel Etxebest (Agir ensemble pour Mauléon, indep.)[1](2008-2014) |
|
| Herritarra | mauletar-lextarrar | |
| Koordenatuak |
|
|
| Eremua | 12,8 km2 | |
| Garaiera | 214 m | |
| Distantzia | 0 km Maule-Lextarrera | |
| Posta kodea | 64130 |
|
| INSEE kodea | 64371 |
|
| Biztanleria | 3.255 bizt. | |
| Dentsitatea | 254,3 bizt./km² | |
| Sorrera | 1841 | |
| www.mauleon-licharre.fr http://www.mauleon-licharre.fr/eu.html www.mauleon-licharre.fr | ||
Maule-Lextarre Zuberoako hiriburua da, 1841ean Maule eta Lextarre herriek bat egin zutenean sortua.
Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen, eta Maule izenaz 1050-1070. urteen bitartean sortu zen.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Hidrografia[aldatu]
Uhaitzandi ibaiak, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia dena, udalerria zeharkatzen du[2]. Bere ibaiadarrak diren Urgorri, Lako eta Manga errekek ere gauza bera egiten dute.
Halaber, Oloroeko uhaitzaren ibaiadar den Auzetek ere Zuberoako hiriburua zeharkatzen du.
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Bildoze-Onizepea iparraldean
- Sohüta ekialdean
- Garindaine eta Ainharbe mendebaldean
- Arrokiaga eta Gotaine-Irabarne hegoaldean
Toponimia[aldatu]
"Maule" toponimoa[3] XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[4]), eta itxura hauek ditu: Malleon (1276, paper gaskoniarrak), lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387, Nabarrengoseko notarioek[5]), Malus-Leo (1454, Baionako kapitulua[6]), Mauleo eta Mauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[7]) eta, azkenekoz, Mauleon (1650).
"Lextarre" toponimoa[3], berriz, itxura hauek ditu: lo noguer de Lixarre, hau da lieu d'assemblée judiciaire sous un noyer edo "intxaurrondo baten menpean egiten zen batzar judizialaren lekua" (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[8]), Sent-Johan de Lixare eta la font de Sent-Johan de Lixare edo "Donibane-Lextarreko iturria" (1470 eta 1481 hurrenez hurren, Ohixen kontratuak[7]), Lixarra (1508, Baionako kapitulua[6]) eta Lixarre (1650).
Frantsesez Mauléon-Licharre eta okzitanieraz Maulion-Lextarre ditu izenak.
Historia[aldatu]
Ingelesen okupazioa[aldatu]
XI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonderriaren menpe zela. 1261an, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungo Atharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.
1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.
Maule, Zuberoako hiriburua[aldatu]
Paul Raymondek[3] Maule gazteluzainak, erregearen baile eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.
1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Maule, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta.
1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.
Lextarreko Gortea[aldatu]
Lextarren Zuberoa osoko epaitegi gorena zegoen, "Lextarreko Gortea" izenekoa[3]. Epaitegi honen erabakiak Akizeko Auzitegietan eta Guianako sénéchal aurrean apelatu zitezkeen.
"Lextarreko Gortea" osatzen zuten epaileak Mauleko gazteluzaina, Zuberoako hamar ahaldunak edo potestats eta kapareak ziren. Zuberoako ohituraren arabera,[9] 1520an hauek ziren hamar ahaldunak:
| « | au pays de Sole son dets potestats, es assaver : lo senhor deu Domec de Lacarri, lo senhor de Bimeinh de Domasanh, lo senhor deu Domec de Sibas, lo senhor de Olhaibi, lo senhor deu Domec d'Ossas, lo senhor d'Amichalgun de Charri, lo senhor de Genteynh, lo senhor de la Sala de Charrite, lo senhor d'Espes et lo senhor deu Domec de Cheraute. Los quoaus son tenguts de venir a tout le menhs de oeitene a oeitene a la Cort de Lixare tenir cort ab lo Capitaine Castellan. | » |
Aro Garaikidea[aldatu]
Hiria estatu osoan argindarra izan zuen lehenetakoa izan zen; horretarako Uhaitzandiko eihera eta zentral elektrikoak erabili zituzten[10].
Auzapezak[aldatu]
| Agintaldia | Auzapeza | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1977-2001 | Jean Lougarot | Irakaslea | |
| 2001-2008 | Denis Barbé-Labarthe | PS | Mekanikaria |
| 2008-2014 | Mixel Etxebest | Independentea | Enpresaria |
Ekonomia[aldatu]
Maule-Lextarre espartinaren hiriburua da. Hala ere, oraindino badaude nekazaritzarekin lotura estua duten jarduerak (abelazkuntza, belardiak).
Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak egoitza ere badu bertan.
Demografia[aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da 
Kultura[aldatu]
Jaialdiak[aldatu]
Mauleko jaiak uztailaren 14an ospatzen dira. Festa hauei Pierre Bordazarrek ospea eman zien "Les Fêtes de Mauléon" bere abestiari esker[11]. Lau egunez, hainbat ekintza egiten dute: pilota, musika, dantza, fanfarreak, zezensuzkoak, gaztelutik botatako su artifizialak, eta abar.
Herri Senidetuak[aldatu]
Tutera (EH-NA) 1965. urteaz geroztik.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Andra Maria eliza: XIV. mendekoa izan arren, aski eraldatu zen XVII. mendean.
- Mauleko gaztelua: Zuberoako agintarien egoitza bizkonderria sortu zenetik.
- Andurain gaztelua: nahiz eta XII. mendean hasi eraikitzen, 1642 urtean zati handi bat eraitsi zen[12].
- Merkatua: 1765 urtekoa.
- Bela etxea: 1587an Gérard Bela jabeak zergak ezarri ziolako famatua.
- La Halle : 1765ean berreraikia 1641ean erre zenetik.
- Eroritakoen oroigarria: Ernest Gabard eskultoreak egina.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: 1877an eraikia.
- Marmol zuriazko kalbarioa, XVII. mendekoa.
- Saint Jean de Berraute eliza: XIII. mendean eraikia eta XVII. eta XIX. mendeetan berreraikia.
- Maule-Lextarreko Herriko Etxea.
Ekipamenduak[aldatu]
Hezkuntza[aldatu]
Maulek hiru haur hezkuntza, eskola publiko bat (Argia), eskola pribatu bat (Saint-François), lizeo pribatu bat (Saint-François), lizeo publiko bat (Champo[13]) eta nekazaritza eskola pribatu bat (Zuberoako Laborantza Lizeoa) ditu.
Kirolak[aldatu]
Mauleko kirol kluba 1905ean sortutako Sport Athlétique Mauléonais da, bere errugbi sailak egun Fédérale 1 mailan aritzen duena.
Mauletik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zuen, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana.
Mauletar-Lextarrar ezagunak[aldatu]
- Joanes Ezponda (1557-1595), poeta.
- Henrike Ezponda (1568-1643), legelari, historialari eta Pamierseko gotzaina.
- Jacques Bela (1586-1667), idazlea.
- Arnaud Oihenart (1592-1667), idazlea.
- Joan Filipe Bela (1709-1796), zaldun, militar eta idazlea.
- Jean Dominique Julien Salaberri (1873-?), idazlea.
- Pierre Eiheramendi (1891-????), idazlea, apaiza eta euskaltzain urgazlea.
- Jean Espilondo (1948-), politikari sozialista.
- Jean-Baptiste Battittu Coyos Etxebarne (1952-), euskaltzaina.
- Mixel Etxebest (1961-), enpresaburua, politikaria eta Maule-Lextarreko alkatea.
- Aurore Martin (1979-), politikari abertzalea.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Taldearen webgunea.
- ↑ Sandre datu-basea: Uhaitzandi
- ↑ a b c d Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ a b Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ a b XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
- ↑ Lehenago, Xiberoa, Ikerzaleak elkartea.
- ↑ Banda Follet
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Lizeo Champo
Kanpo loturak[aldatu]
- Herriko Etxearen webgune ofiziala (Euskaraz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Sü Azia elkartearen webgunea (Euskaraz)
