Buto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Behe Egiptoko nomoak

Buto Behe Egiptoko VI. nomoko antzinako hiri bat izan zen, Niloren deltatik iparmendebaldean zegoena.

  • Izen egipziarra: Per-Uadyet. Izen greziarra: Buto (Βοῦτος). Izen arabiarra: Tell el-Farain.

Bere jatorrian, bi hiri ziren, Pe eta Dep, Inperio Berriaren garaitik Per-Uadyet "Uadyeten etxea", bezala ezagutuak, Uadyet kobra jainkosaren gurtza toki nagusia baitzen.

Ziuraski, Behe Egiptoko erresumaren hiriburua izan zen Egiptoko aro protodinastikoan, azkenik, Hegoaldeko erresumaren mende geratu zelarik. Izan ere, aro honi dagozkion estratuetan (K. a. 3100. urtea), tokiko zeramika, pixkan-pixkana, bere jatorria Goi Egipton duen zeramikagatik ordeztua da. Gorengo mailak, saitar, lagidar eta erromatar aroei dagozkie, eta hoberen kontserbaturik daudenak dira.

Tokia, Flinders Petriek identifikatu zuen 1888an, modu intentsiboan, 1960ko britainiar espedizioa arte industua izan ez zelarik. 1985etik hona, indusketa, Alemaniar Arkeologia Institutuak zuzentzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buto Aldatu lotura Wikidatan