Niloren delta

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niloren delta satelite irudian

Niloren delta Mediterraneoan itsasoratzean Nilo ibaiaren metaketa alubialek eratutako lurraldea da.

Egipto iparraldean aurkitzen da eta munduko delta handienetako bat da. Gutxi gora-behera, Alexandriatik mendebaldean, Port Saidera ekialdean hedatzen dena, 230 kilometroko kostaldearekin, eta Kairoraino hegoaldean. Delta (Δ) hizki grekoaren forma du, hortik datorkio antzinako greziarrek eman zioten izena. Lurralde emankorra da, oso egokia nekazaritzarako eta biztanle dentsitate handikoa.

Antzinako Egipton, lurralde hauek Behe Egipto deitzen ziren.

[aldatu] Deltaren hazkuntza

Asuango presa eraiki zen arte, deltaren hedadura, bataz beste, urtero kilometro karratu bat hazten zela balioztatzen da, edo lau metroko luzera, lupetzen ekarpenagatik (gutxi gora-behera, Vatikanoren azaleraren bikoitza).

I. dinastiaren garaietatik, deltak, bere azalera, 3000 kilometro karratutan gehitu du (munduko nazioen laurdenak dutena baino gehiago).

[aldatu] Antzinako hiriak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak