Cabo Verdeko bandera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cabo Verdeko bandera
Cabo Verdeko bandera
Erabilera
FIAV 111111.svg
Proportzioa 3:5
Erabakia 1992
Koloreak
Urdina
Zuria
Gorria
Horia

Cabo Verdeko bandera 1992ko irailaren 22an onartua izan zen. Hondo urdin bat eta ertz zuriko banda gorri batez osatzen da. Bandek honako proportzioa dute 6:1:1:1:3. Honetaz gain, banden gainean 5 puntako 10 izar aurkitzen dira zirkulu bat osatuz, banderaren zabaleran 3/8 zentraturik aurkitzen dena.

Izarrek herrialdearen 10 uharte handienak adierazten dute, urdinak berriz ozeano eta zerua adierazi nahi du. Banda txuri eta gorriak bakea eta esfortzua esan nahi dutenak, herria eraikitzeko bidea adierazi nahi dutenak. Izarrek osatzen duten zirkulua eta fondoaren urdin ilunak, Europar Batasunaren banderaren antzekotasuna dute.


Iraganeko banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cabo Verdeko bandera Aldatu lotura Wikidatan