Camilla Ravera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camilla Ravera

biziarteko senatari

1982ko urtarrilaren 8a - 1988ko apirilaren 14a

Italiako Errepublikako diputatua

1953ko ekainaren 17a - 1958ko ekainaren 11
Hautetsia: 2nd Legislature of Italy (en) Itzuli

Italiako Errepublikako diputatua

1948ko apirilaren 29a - 1953ko ekainaren 24a
Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAcqui Terme1889ko ekainaren 18a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1889ko ekainaren 18a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1988ko apirilaren 14a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma1988ko apirilaren 14a (98 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta editore-laguntzailea
Lantokia(k)Erroma
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

Find a Grave: 53689061 Edit the value on Wikidata

Camilla Ravera (Acqui Terme, Italiako Erresuma, 1889ko ekainaren 18a - Erroma, Italia, 1988ko apirilaren 14a) italiar politikaria izan zen. Italiako lehenengo emakumezko biziarteko senataria izan zen.

Raverak Italiako Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen 1921ean. 1927 eta 1930 bitartean alderdiko idazkari nagusia izan zen Antonio Gramsciren atxiloketa eta gero.

Ravera Kominternaren hainbat biltzarretara joan zen, zeinetan Vladimir Lenin eta Joseph Stalin zuzenean ezagutu zituen. 1930ean atxilotu zuten eta 15 urteko espetxealdi-zigorra ezarri zioten. Ondorioz, Palmiro Togliattik jarraitu zion alderdiaren Idazkaritza Nagusian. 1939an Molotov-Ribbentrop Itunaren aurka egiteagatik Italiako Alderdi Komunistatik egotzi zuten Umberto Terracinirekin batera. 1945. urtera arte ez zioten alderdira itzultzea utzi.

1982an Sandro Pertini Italiako presidenteak biziarteko senatari izendatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]