Antonio Gramsci
Antonio Gramsci (anˈtɔːnjo ˈɡramʃi ahoskatua; Ales, Sardinia, 1891ko urtarrilaren 22a - Erroma, 1937ko apirilaren 27a) italiar politikaria eta pentsalaria izan zen. Alderdi Sozialistakoa izan zen, Alderdiaren ezkerraldea Alderdi Komunista sortzeko banatu zen arte (1921). Diputatu hautatu zuten (1924), eta sozialistekin batera faxisten gorakada eragozten saiatu zen. 1926an atxilotu zuten, eta bizitzako azken hamar urteak kartzelan egin zituen, marxismoa landu zuela bertan. Lettere dal carcere, Quaderni dal carcere, Il materialismno storico e la filosofia de Benedetto Croce, Note sul Machiavelli, La politica e lo Stato moderno eta Letteratura e vita nazionale idatzi zituen, besteak beste, garai horretan. Bera izan zen materialismo historikoa gehien landu zuen Italiako pentsalaria. Kartzelako gutunetan azaltzen da, batez ere, Gramsciren gizatasun hunkigarriena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.