Robert Mitchum
Robert Mitchum aktorearen irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Robert Charles Durman Mitchum | |
| Jaio | 1917ko abuztuaren 6a | |
| Hil | 1997ko uztailaren 1a (79 urte) |
|
| Bikotekidea | Dorothy Mitchum (1940-1997) | |
| Lan nabarmenenak | Out of the Past (1947) The Night of the Hunter (1955) Cape Fear (1962) The Yakuza (1974) The Big Sleep (1978) |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Robert Charles Durman Mitchum (1917ko abuztuaren 6a, Bridgeport, Connecticut - 1997ko uztailaren 1a, Santa Barbara, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. 1950 eta 1960 hamarkadetako filmetan antiheroi eta gizon gogorren paperak antzezteagatik ezaguna izan da.
Zinema beltzeko pelikula bikainak egin zituen, horien artean, adibidez: Out of the Past (1947), The Night of the Hunter (1955), Cape Fear (1962), The Yakuza (1974) edota The Big Sleep (1978).
Eduki-taula |
Gaztaroa [aldatu]
Robert Charles Durman Mitchum 1917ko abuztuaren 6an jaio Connecticuteko Bridgeport udalerrian jaio zen. Aita, James Thomas Mitchum, eskoziarra eta ama, Ann Harriet Gunderson, norvegiar jatorrikoa izan zituen. Bi urte zituela aita hil eta umezurtz gelditu zen. Haurtzaroan eta nerabezaroan bakartia eta independentea izan zen, beti liskarretan sartuta egoten zen. Irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eskolara joatea ez hainbeste.
Hamalau urte zituela etxetik ihes egin eta Estatu Batuetako hainbat estatutan ibili ostean, erreformatorio batean sartu zuten. Hortik ere ihes egin zuen. Hainbat lanbidetan aritu eta gero antzerki talde batean sartu zen, arrebarekin batera.
1940ko hamarkadaren hasieran aurrekontu gutxiko pelikuletan hasi zen lanean, Aerial Gunner (1943) drama belikoan parte hartu zuen, oraindik filmetako izenburuetan Bob Mitchum bezala agertzen zen gehienetan.
Hollywooden egin zuen lehen lan garrantzitsua The Story of G.I. Joe (1945) filma izan zen. William Wellmanek zuzendutako filma honengatik Bigarren Mailako Aktore Onenaren izendapena jaso zuen Oscar sarietan. Izendapen honen ostean Hollywoodeko izarrik garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen, aktore moduan zeukan talentuagatik eta baita bere erakargarritasunagatik ere.
Iruditegia [aldatu]
-
Out of the Past (1947)
-
My Forbidden Past (1951)
-
The Sundowners (1960)
-
Canneseko Zinemaldian zehar, 1991
Filmografia [aldatu]
|
|
Kanpo loturak [aldatu]
- Robert Mitchumen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Robert Mitchum. Hiru.com (Ingelesez)