Carl-Gustav Rossby
Carl-Gustav Rossby (Stockholm, 1898 - ibidem, 1958) jatorri suediarreko estatubatuar meteorologoa izan zen. Rossbyk, Stockholmeko Unibertsitatean eta Leipzigeko Unibertsitatean Vilhelm Bjerknesekin ikasi ondoren, meteorologiaz eta ozeanografiaz berebiziko interesa garatu zuen.
Meteorologiaren aitzindarietakoa izan zen. Haize-mugimendu handien azterketa egin zuen, eta atmosfera aztertzeko ekuazioak erabiltzen hasi zen. 1928an, Massachusettseko Institutu Teknologikoko Meteorologia saila fundatu zuen. 1954-1958 urte-bitartean kimika atmosferikoaren ikerketaren eremua hasi eta garatu zuen.
Bere izena daramaten uhinak aurkitu zituen.
Rossby uhinak [aldatu]
Atmosferaren zirkulazioan, mendebaldeko haizeen eremuetako batean agertzen diren uhinak dira, uhin-luzera handia eta anplitude nabarmena dutenak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.