Carlos Monsiváis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Monsiváis.

Carlos Monsiváis Aceves (Mexiko Hiria, Mexiko, 1938 - 2010) mexikar idazlea izan zen. Mexikoko XX. mendeko gizartea, politika eta kultura ondoen aztertu dituen idazleetako bat izan da.

[aldatu] Biografia

Salvador Novo poetaren ikasle izan zen, eta hark erakutsi zion gizartearen edozein alorretan barneratu ahal izateko behar zuen indarra eta sendotasuna bereganatzen.

1970eko hamarraldian bere herrialdeko iritzi sortzaile nagusietako bat izan zen, batez ere, Siempre! kultura gehigarrian egin zituen berrikuntzei esker. Gazte-gaztetatik Mexikoko kultura gehigarri eta aldizkari nagusietan parte hartu zuen. Monsiváisen lan gehienak aldizkarietan edo ahoz aho zabaldu dira. Bere kronikak hainbat liburutan bildu dira: Principios y potestades (1969, Printzipioak eta ahalmenak); Días de guardar (1971, Gordetzeko egunak), 1968ko ikasleen mugimenduari buruzkoa; Amor perdido (1976, Maitasun galdua), zinemako, sindikalismoko, politikako eta beste hainbat alorretako mitoei buruzkoa; Entrada libre, crónicas de la sociedad que se organiza (1987, Sarrera librea, antolatzen den gizartearen kronika); Escenas de pudor y liviandad (1988, Lotsa eta arinkeriazko eszenak); Los rituales del caos (1995, Kaosaren errituak); Nuevo catecismo de indios remisos (1982, Indiar makurren dotrina berria), Monsiváisen orain arteko kontaketa-lan bakarra; Salvador Novo. Lo marginal en el centro (2000); Aires de familia. Cultura y sociedad en América Latina (2000).

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Carlos Monsiváis


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak