Carol López
Carol López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, antzerki zuzendaria, film-zuzendaria eta aktorea |
Carol López (Bartzelona, Katalunia, 1969) zinema- eta antzerki-zuzendaria, dramagilea eta aktore katalana da.[1] Bartzelonan antzerkia zuzentzen 1. emakumea izan zen. [2][3]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dramaturgian eta Zuzendaritza Eszenikoan lizentziatu zen Bartzelonako Antzerki Institutuan, eta Royal Court, SGAE eta STI sorkuntza garaikideak (02) antolatutako Idazketa- eta dramaturgia-laborategian parte hartu zuen. Besteak beste, Kultura Ministerioaren beka jaso zuen. Antzerki lan batzuk zuzendu eta egokitu zituen.
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teatro Libreren V.O.S delakoan (Jatorrizko Bertsio Azpitituluduna, 2005) egin zen ezaguna, gero, Cesc Gayk zinemara eraman zuen pieza.[4] 2008an Germanes estreinatu zuen La Villarroelen eta katalanez egindako antzerki-autore onenaren Max saria jaso zuen, denboraldiko antzerki-muntaiarik onenaren Butaca sariak eta antzerki-testurik onenarenak, eta Bartzelonako Kritikak zuzendari onenaren saria jaso zuen.
2010etik 2013ra La Villarroel aretoko zuzendari artistikoa izan zen hiru denboraldiz.[5] Zinemaren alorrean, Carol Lópezek bere lanak zinemara egokitu eta zuzendu ditu, baita beste batzuenak ere.[6]
TVEk Carol Lópezen 'Boulevard' antzerki-lana egokitu zuen estudio 1erako.[7]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dramaturgia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauexek dira bere lan batzuk::
- 2020: Bonus Track (Teatro Libre, Bartzelona)
- 2008: Germanes (La Villarroel, Bartzelona)
- 2005: V.O.S. (Teatro Libre, Bartzelona)
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009: V.O.S.
- 2009: BCN aixeca el teló (telefilma)
- 2012: Germanes (telefilma)
- 2015: Res no tornarà a ser com abans (telefilma)
Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2013: Gaudí telebista film onenaren izendapena Germanes lanarekin
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Carol López. Teatre Lliure.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carol López será la primera mujer en dirigir un teatro en Barcelona» Diario ABC 2009-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ordóñez, Marcos. (2020-10-24). «Los amigos de Carol» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ ISSN https://azarte.com/wp-content/uploads/2018/05/Dossier-V.O.S.-Carol-Lopez1.pdf..
- ↑ NOTODO.com. 09-11-2010.
- ↑ Biografia de la Carol López a la Sala Beckett. [Accedit el 18-12-2020].
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2010-11-04). «TVE adapta la obra de teatro 'Boulevard' de Carol López para Estudio 1» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).