Chao Phraya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chao Phraya
แม่น้ำเจ้าพระยา (th)
Chaophrayansawan03.jpg
Kokapena Thailandia
Luzera 372 km
Arroa 160.000 km²
Emaria 880 m³/s
Iturburua Ping eta Nan ibaien bategitea (25 m)
Ibai ahoa Thailandiako Golkoa
Chaophrayarivermap.png

Chao Phraya (tailandieraz แม่น้ำเจ้าพระยา) Thailandiako ibai nagusia da, herrialdearen erdialdea osatzen duen ordoki zabalaren sortazilea. Bangkok zeharkatzen du, estatuko hiriburua.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Chao Phraya ibaia Ping eta Nan ibaiak bat egiten dutenean sortzen da, Nakhon Sawan-en, Nakhon Sawan probintzian. 372 kilometroko ipar-hego ibilbideak erdialdeko ordokietatik Bangkok eta Thailandiako Golkora doa. Chainat probintzian erdibitu egiten da, ibai nagusian eta Chin ibaiean, paralelo jarraituz eta Thailandiako Golkoan itsasoratuz Bangkoketik 35 km mendebaldera, Samut Sakhon hirian. Ordoki alubialean, Chainat urtegitik behera, ubide (khlong) ugari ibai nagusitik banatzen dira. Khlong hauek eskualdeko arrozdiak ureztatzeko erabiltzen dira.

[aldatu] Ertzeko hiriak

Chao Phraya ibai ertzeko hiri nagusiak hauek dira (ipar-hego): Nakhon Sawan, Uthai Thani, Chainat, Singburi, Ang Thong, Ayutthaya, Pathum Thani, Nonthaburi, Bangkok eta Samut Prakan. Hiri hauek Thailandiako bizileku jendetsuenak eta historian zehar garrantzitsuenak dira, ibaiak ematen dien garrio gaitasuna dela-eta.

Wat Arun tenplua Chao Phraya ibaitik (Bangkok).

[aldatu] Igarobideak

Zubi nagusiak Bangkokeko probintzian daude:

  • Rama VI zubia, trenbide zubia
  • Phra Pin-klao zubia, Errege jauregitik hurbil
  • Rama VIII zubia, tenkasoka asimetrikodun zutabe bakarrekoa
  • Rama IX zubia, tenkasoka erdi-simetrikoduna
  • Mega Bridge, Industrial Ring Road delakoaren zatia

[aldatu] Garraioa

Bangkoken, Chao Phraya garraiobide nagusia da, ferry eta ibai-taxi sare zabalarentzat. 15 ontzi linea baino gehiago dabiltza hiriko ibaibide eta ubideetan.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Chao Phraya
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak