Chaplin (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:39, 23 urtarrila 2016

Chaplin 1993ko Richard Attenborough ingeles zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen bezala Charles Chaplin ingeles aktore, gidoigile eta zuzendari ospetsuaren bizitzari buruzko filma da. Chaplin beraren My Autobiography ("Nire Autobiografia") autobiografia eta David Robinson zinema kritikariaren Chaplin: His Life and Art ("Chaplin: Bere Bizitza eta Artea") liburuan oinarritua dago. Robert Downey, Jr., Marisa Tomei, Moira Kelly, Dan Aykroyd, Penelope Ann Miller eta Kevin Kline aktoreek antzeztu zuten.

Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charles Chaplinen (Robert Downey Jr.) bizitzari buruzko filma. Chaplin ingeles usadioan hain sustraitua dagoen baudeville antzerkiko aktoreez osaturiko Londresko familia batean jaio zen. Aita alkohol zalekeriaren ondorioz hil zen, ama aldiz kemen handiko eemakumea izanik familia aurrera atera eta gaixotasun mentala jasaten zuenez psikiatriko batean hil zen. Chaplin aktore konpainia batean antzezten hasi eta AEBetan antzezlanak antzeztuz bira burutu zuen. Han Mack Sennett (Dan Aykroyd) ekoizlearekin kontratua sinatu eta bere dohai komikoak erakusten hasi zen. Antzezteaz gain, antzezten zituen filmak zuzentzen eta argumentuak idazten hasi zen, honela mundu osoan ospetsu bilakatu zen etxerik gabeko ibiltariaren pertsonaia sortu zuen. Bere maitasun bizitza oso nahasia izan zen: lauetan ezkonduz. D. W. Griffith zuzendaria eta Mary Pickford (Maria Pitillo) eta Douglas Fairbanks (Kevin Kline) aktoreekin batera United Artists ekoiztetxe ezaguna sortu zuen. Gutxiengoen eskubideen defentsaren aldeko ekintzailea izanik, Bigarren Mundu Gerraren hasieran estatubatuar eskuindarrek ezkertiar edo "komunista" izatea leporatu zioten, hortaz, gerra amaitzean Amerikarren Aurkako Jarduera Batzordeak aitortzera deitu zuen. Hori egin beharrean, Europara itzuli, Suitzan bizitzen jarri eta ez zen 1972. urterarte AEBtara gehiago itzuli, hain zuzen ere urte hartan Ohorezko Oscar saria eman zitzaiolarik.

Aktoreak

Kanpo loturak