John Edgar Hoover

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Edgar Hoover
John Edgar Hoover

FBISeal.png
FBIko 1. zuzendaria
1935eko martxoaren 22a – 1972ko maiatzaren 2a
Aurrekoa Lehena
Ondorengoa Louis Patrick Gray

Jaiotza 1895eko ekainaren 1a
Ameriketako Estatu Batuak Washington Hiria
Heriotza 1972ko maiatzaren 2a
(77 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Washington Hiria
Erlijioa Presbiteriarra
Sinadura John Edgar Hoover-ren sinadura

John Edgar Hoover (1895eko ekainaren 1a, Washington Hiria - 1972ko maiatzaren 2a, Washington Hiria) Federal Bureau of Investigation (FBI) agentziako sortzailea eta lehenbiziko zuzendaria izan zen. FBIko zuzendaritzan 1935eko martxoaren 22tik 1972ko maiatzaren 2ra egon zelarik, hortaz, postu hortan denbora gehien egon den zuzendaria da.

Calvin Coolidge presidenteak FBIren aurrekaria zen Bureau of Investigation erakundeko korrupzioa ezabatu eta berrantolatzeko asmoz izendatu zuen. Hooverrek lehenik korrupzio maila handia zuten agenteak kaleratu zituen, bide batez bere postu igoeran lehiakideak izan zitezkeenak ere erditik kendu zituelarik. Behin bere karguan ongi ezarria zegoela, berari leial zitzaizkion agente profesionales inguratu zen. Bestalde, FBI erakundearen normazilazioa eta bere ohiko prozedurak berari zor zaizkio: krimenaren eszenalekuko ikerketa forensea nahiz tanatologikoa. Gainera, bera agintean jarri zenetik FBIko agente gisa kontulari adituak, lege aholkulariak eta zientzialariak ere sartu zituen.

Hoverrek FBI erakundea orokorrean asko hobetu zuen, halere bere alde ilunak ere izan zituen: politikari, artista eta aktore ugariren bizitzako xehetasun pribatuen berri izan zuen, bai estatubatuarrak zein atzerritarrak, horien artean Pablo Picasso, John Lennon, Marilyn Monroe, Elvis Presley eta Lucille Ball... gainera bere agintaritzan FBI erakundeak Robert Oppenheimer zientzilariari espia komunista bat izatea leporatu zion, nahiz eta zientzilaria erabat errugabea izan. Guzti honek estatubatuar giartearen zati baten aldetik nahiko pertsonaia gorrotatua bilakatu zuen.

Hoverrek FBIko zuzendari gisa botere handia pilatu zuen, honen ondorioz Ameriketako Estatu Batuko zazpi presidenteen agintaritzei irautea lortu zuen, gehienbat bere baitan zituen informazio iturri handiak eta bera ordezkatzea suposatzen zuen diru gastu handiari esker.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Edgar Hoover Aldatu lotura Wikidatan