Charlie Chaplin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charlie Chaplin
Charlie Chaplin
Datu pertsonalak
Izen osoa Charles Spencer Chaplin
Jaio 1889ko apirilaren 16a
London, Ingalaterra ( Erresuma Batua)
Hil 1977ko abenduaren 25a
Vevey, Vaud (SuitzaSuitza)
Lan nabarmenenak Modern times
The Great Dictator
City Lights
Sariak 3 Oscar Sari (Ohorezko Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onena eta Sari Berezia).
Webgunea [1]
IMDB IMDBko fitxa


Charles Spencer Chaplin, batez ere Charlie Chaplin edo Charlot izenekin ezaguna, (Walworth, London, 1889 apirilaren 16 - Vevey, Vaud, Suitza, 1977 abenduaren 25) zinema mutu zein soinuduneko aktore eta zuzendaria izan zen.

Geraldine izeneko alaba izan zuen, aktoresa.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Chaplin East Lane-en (London) jaio zen 1889ko apirilaren 16an, Ingalaterra, berorrek esan bezala, inon ez baita gordetzen bere jaiotzari buruzko dokumentazio ofizialik. Bere ama antzerki aktoresa izan zen, bere lanbidea eskizofrenia izateagatik utzi behar izan zuelarik. Bere aita alkoholikoa zen, eta beraz bere familia pobrezia larrian bizi zen.

Kennington-eko auzoan hezi zen, "music-hall"-eko aktore askoren artean. Bere aita "music-hall"-eko abeslaria izan zen. Charlie jaio eta denbora gutxira bere gurasoak banatu zirenean, hau bere amaren zaintzapean geratu zen. Bere aita Charliek 12 urte zituenean hil zen, eta bere anaia Sidney-rekin (2 urte zaharragoa) garai luzeak igaro zituen umezurztegitan.

[aldatu] Hasiera

Bai Charles-ek bai Sidney-k familiko talentu artistikoa jaso zuten, eta txikitatik berton lanean hasi ziren. Charlot berak kontatzen du bere lehenengo agerraldi publikoa 5 urterekin izan zela, Londreseko antzoki batean bere ama ordezkatzen. Bertan aktore moduan lanean hasi zen, eta kritika onak jaso zituen. Bitartean, bere anaia Fred Karnoren antzeztalde komikoaren izarra bihurtua zen, eta bere anaia sketch bat egiteko kontratatu zezan konbentzitu zuen. Geroago Estatu Batuetan zehar giran bidali zuen, 1910 urteak hasieran.

Azken urtetan Chaplinen jatorri ijitoaren ideia zabaldu da baina ez dago demostratuta.[1]

[aldatu] Filmografia

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Charlie Chaplin
Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Charlie Chaplin

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak