Hurritz
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
'
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Hurritza (Corylus avellana) basoko zuhaitza edo kultibatua da, normalean 3 eta 8 metro bitarteraino neurtzera ailatzen dena. Bere fruitu jangarriak, hurrak (aitzineuskara zaharrez: *nurr → *nu-nurr; aitzineuskaraz: *unurr), 10 eta 15 mm arteko diametroko esfera-forma dutenak, ale bakar batetik bost aleetako multzoetan sortzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Zuhaixka da hurritza, hosto erorkorrekoa. Oinarrian oso adarkatua da: ez du zurtoin nagusirik; baina, inausten badugu, zuhaitz itxura hartzen du.
[aldatu] Zurtoina – Azala
Gaztea denean, azala arre-gorrixka da; adinarekin, kolore gris iluna hartzen du.
[aldatu] Hostoak
Hostoak, pubeszenteak dira alde bietatik, txortendunak eta oinarrian bihotz formakoak.
[aldatu] Loreak
Loreak gerbak dira; lore arrak zintzilika egoten dira, eta lore emeak, tente.
[aldatu] Fruituak
Fruituak, hurrak, akenioak dira, eta banaka edo -gehienez- lauko taldetan haz daitezke. Hurrak irailean edo urrian heltzen dira.
[aldatu] Habitata
Ingurune freskoak eta hezeak behar izaten ditu. Ugaria da harizti, pagadi, haltzadi eta baso mistoetan.
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.