Charles-Augustin de Coulomb
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Fisika | |
| Jaio | 1736ko irailaren 14a | |
| Hil | 1806ko abuztuaren 23a (70 urte) | |
| Lanak | Coulomben legea | |
Charles-Augustin de Coulomb (1736ko irailaren 14a – 1806ko abuztuaren 23a) fisikari frantziarra izan zen. Erakartze- eta aldaratze-indar elektrostatikoak definitu zituen, eta haren izena duen legea formulatu: Coulomb-en legea. Beste edozein lanek baino itzal handiagoa eman zion lege horrek. Beraren omenez, coulomba (C) esaten zaio Nazioarteko Sistemako karga-unitateari.
Biografia [aldatu]
1781ean Coulomb Parisera joan zen bizitzera. Iraultzak eztanda egin zuenean, 1789an, intendant des eaux et fontaines postua utzi, eta Bloisen zeukan etxe txiki batera mugitu zen. Beranduago, denboraldi baterako, Parisera deitu zuten berriro ere pisu- eta neurketa-unitateak definitzen laguntzeko, gobernu iraultzailearen agindutakoari jarraituz. Frantziako Institutu Nazionaleko lehenengo kideetariko bat izan zen, eta 1802an instrukzio publikoaren ikuskari izendatu zuten. Osasunez ahul zebilen ordurako, eta lau urte geroago hil zen, Parisen.
Ikus gainera [aldatu]
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |