Charles Willard Moore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
New Orleanseko Piazza d'Italia.

Charles Willard Moore (Benton Harbor, Michigan, AEB, 1925eko urriaren 31 - Austin, Texas, AEB, 1993ko abenduaren 16a) estatubatuar arkitektoa izan zen.

[aldatu] Biografia

Arkitektura Michiganeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1957an filosofiako doktoregoa lortu zuen Princetoneko Unibertsitatean. 1991n Moore-Anderson architects sortu zuen. Robert Venturi, Romualdo Giurgola, Turnbull, Esherick, eta abarrek osatutako arkitekto belaunaldikoa da Moore.

Bizitasuna da arkitekto horien guztien ezaugarrietako bat. Moore artista jantzia zen, sentiberatasun handikoa; haren lanen artean aipatzekoak dira Orindo etxea (Kalifornia, 1962), piramide-itxurako sabaia duena, eta urte horretan bertan egin zuen merkataritza eraikina. Sonomako (Kalifornia) konderriko zurezko etxeak (1963-1965) eta Sea Ranch kirol-elkartea garai horretako arkitekturaren beste bi adibide dira, zeinetan maisutasun handiz txertatzen duen eraikina paisaiaren barruan. Aipagarriak ditu bestalde: Santa Cruzeko Unibertsitateko Kresge College (1966-1974); Berlingo Tegel Harbor Housing (1980-1987), etxebizitza saila eta denbora librerako guneak Berlingo kaian; Rancho de Santa Feko Jaiokundeko eliza (Kalifornia, 1990). 1977-1979 urteen bitartean New Orleanseko Piazza d´Italia egin zuen, hizkuntza postmodernoaren oinarritzat hartzen dena.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak