Cheung Chau
Wikipedia(e)tik
Cheung Chau uhartea (txinera tradizionalez: 長洲; pinyineraz: Chángzhōu), literalki "uharte luzea", Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administraturiko lurralde berezian dagoen uhartea da. 2,45 kilometro koadroko azalera dauka.
Kokapena [aldatu]
Hong Kong uhartetik hamar kilometro hego-mendebaldera dago, eta bertan, antzinako giza arrastoak aurkitu dira, populatu zen Hong Kongeko lehen uhartea izan zela frogatuz.
2006ko erroldaren arabera, 30.000 pertsona inguru bizi ziren, eta administratiboki Cheung Chau Hong Kongeko uharteak barrutian dago.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Uharteari buruzko webgunea.
Koordenatuak: 22°12′38″N 114°1′44″E / 22.21056°N 114.02889°E
| Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |