Chiayi
Wikipedia(e)tik
Chiayi Taiwango mendebaleko hiria eta portua da, izen bereko eskualdeko hiriburua, Taiwango itsasartearen ertzean, A-li mendien ondoan. Burdinbide- eta errepide-gune garrantzitsua izanik, lehen mailako komunikabidea da, eta, beraz, merkataritza da ekonomia-jarduera nagusia. Industria (zurgintza, papergintza, eraikuntzarako gaiak, alkohola) ez da oso aurreratua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.