Chlamydoselachus anguineus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chlamydoselachus anguineus
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Chondrichthyes
Ordena: Hexanchiformes
Familia: Chlamydoselachidae
Generoa: Chlamydoselachus
Espeziea: Chlamydoselachus anguineus
Garman, 1884
Hedapen mapa

Chlamydoselachus anguineus Chlamydoselachidae familiako marrazo bat da. Espezie hau fosil biziduntzat jotzen da, historiaurretik izan duen eboluzioa oso txikia izan delako.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoan (Norvegia, Eskozia, Frantzia, Madeira, Maroko, Mauritania, Brasil, Georgia…) eta Barean (Japonia, Taiwan, Australia, Tasmania, Zeelanda Berria, Hawaii, Kalifornia) aurkitzen dira, gune zabal batean baina modu irregularrean. Espezie hau ohikoa ez dena, plataforma kontinental kanpoaldean eta kontinental-ezponda gainean topatzen da. Gehienetan sakonean, daude, 1.570 metrotara harrapatzen dira baina Sarugako badian (Japonian) 50-200 metrotara harrapatzea komunena izaten da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo hau 4 metro luze izatera hel dezake eta marroi iluneko edo gris kolorekoa da. Gorputza aingira bat bezalakoa du eta hegalak ditu dortsalean, pelbisean eta uzki aldean. Burua zabala dauka mutur motz eta birbildu batekin. Sudurreko hobiak irakidura bertikalak dira. Begi handiak dituzte eta mintz niktitantekorik gabe. Masailezur handia dauka guztira 300 hortzekin. Sei bikote arrildura brankiatikoak ditu parpailak dituztenak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orratz itxurako hortz ugari ditu, egokia txipiroien azal labainkorrari eusteko.

Chlamydoselachus anguineus marrazoak, bere harrapakina harrapatzeko, bere gorputza tolestu eta aurrerantz jaurtitzen du, suge batek bezala. Masailezur luze eta malguak dituenez, harrapakin handiak irents ditzake, eta hortz txikien ilarek harrapakinek ihes egitea saihesten dute. Nagusiki zefalopodoak jaten ditu, bai eta hezur-arrainak eta marrazo txikiak ere.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau bibiparo da. Enbrioiak kapsula batean gordeta daude. Ernaldi periodoa hiru urte eta erdikoa izaten da hilero 1,4 cm hazten da 40-60 cm izan arte, animali ornodunen artean periodo luzeena da. Enbrioia 3 cm luze denean masailezurra ia hedatuta dauka, kanpoko brankiak ateratzen hasi dira eta hegatsak ditu. Embrioia 6-8zm dituenean emearen gorputzetik irteten da, momentu horretan kanpoko brankiak guztiz hedatuta dauzka. Kapsula horrek 50 cm da. Bi eta hamabost ume jaiotzen dira momentu batean. Ez dago erreproduzitzeko garai finko bat marrazo hau sakonak diren gunetan bizitzen delako eta ez dago urtaroko eraginik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chlamydoselachus anguineus Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Chlamydoselachus_anguineus

  1. The IUCN red list of endangered species