Christian Fürchtegott Gellert
Wikipedia(e)tik
Christian Fürchtegott Gellert (Gräfenhainichen, Alemania, 1715 - Leipzig, Alemania, 1769) alemaniar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Leipzigen egin zituen ikasketak, eta bertan irakatsi zituen poesia, hizketa-artea eta morala. Bere garaiko idazlerik ospetsuenetakoa izan zen, eta Praeceptor Germaniae titulua eman zioten; Melanchtonen ondoren bera izan zen bigarrena.
Bere Fabeln und Erzählungen (1746-1748, Alegiak eta elezaharrak) morala aztertzen zuen liburua izan zen XVIII. mendean gehien irakurri zena. Die zärtliche Schwester (1747, Ahizpa samurra) eta Geistliche Oden und Lieder (1757, Oda eta kanta espiritualak) liburuek, berriz, ez zuten azpimarratzeko moduko eraginik izan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.