Christina Aguilera

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:15, 22 urtarrila 2016
Christina Aguilera

Datuak
EzizenakXtina
Baby Jane
JaioterriaStaten Island Ameriketako Estatu Batuak
Jaiotza data1980ko abenduaren 18a (43 urte)
Musika motaPop, R&B, Jazz, Soul, Latin Pop
TresnakAhotsa
Urteak1999-gaur egun
Webguneahttp://www.christinaaguilera.com/

Christina Maria Aguilera (Staten Island, Ameriketako Estatu Batuak, 1980ko abenduaren 18a - ) ekuadortar eta irlandar jatorriko pop eta R&B abeslari, dantzari, musikagile eta ekoizle estatubatuarra da.

Biografia

Christina Staten Islanden (AEB) jaio eta hazi zen. Fausto Wagner Xavier Aguilera ekuadortarraren, armada estatubatuarreko sarjentua, eta Shelly Loraine Fidler-ren, gaztelania irakaslea, alaba da. Christinaren aitak Guayaquildar jatorria du eta bere ama, berriz, irlandarra da. Christinak oso haurtzaro gogorra igaru zuen zuen, bere ama eta biak aitaren tratu txar psikologiko eta abusuak jasan behar izan zituzten. Geroago, bere ama Jim Kearns paramedikuarekin ezkondu zen eta bere izena Shelly Kearns-engatik aldatu zuen.

Christinak txikitatik abeslaria izan nahi zuen. Etta James, Whitney Houston eta Madonnaren eragina izan du. Horrez gain, The Sound of Music musikala inspirazio iturritzat dauka.

1990eko martxoaren 15ean Star Search telebista programan Etta Jamesen abesti bat kantatu zuen, baina ez zuen lehiaketa irabazi. Geroago, Pittsburgheko KDKA-TV telebista kateko Wake Up programan abesti berdina abestu zuen. Antzezpenak jendea zur eta lur utzi zuen, jendeak usten baitzuen 10 urteko Christinak hogei urteko neska baten ahotsa zuela.

Ondoren, bere gaztaroan, hockey partiduen hasieran kantatzen jarraitu zuen. 1993an Disney Channel telebista kateko The New Mickey Mouse Club programan sartu zen. Bertan Justin Timberlake, Britney Spears, Ryan Gosling eta Keri Russellekin egon zen. Programa horrek urte bat iraun zuen bertan behera utzi zuten arte.

14 urterekin bere lehenengo abestia grabatu zuen, "All I Wanna Do," Keizo Nakanishi abeslari japoniarrarekin duoan abestu zuen. 1997an, Golden Stag jaialdian Ameriketako Estatu Batuak ordezkatu zuen. Bertan Sheryl Crow eta Diana Rossen abesti bana abestu zituen.

1998an, Whitney Houstonen cover batean "E" nota altua osorik abestea lortu zuen, Run to You abestian. Ondorioz, Disneyk Christina aukeratu zuen Mulan filmaren Reflection abestia kantatzeko MI altua notan abesteko gai zelako. Reflection abestia arrakasta handia izan zen eta RCA Records diskoetxeak kontratu bat egin zion. Reflection Billboard Adult Contemporary-ren zerrendako 20. postura iritsi zen eta Abesti original onenari Urrezko Globoaren sari-proposamena jaso zuen.

1999ko abuztuaren 24an Christina Aguilera izeneko bere lehendabiziko diska atera zuen. Mundu osoan 12 milioi kopia saltzea lortu zuen. 2000. urtean Grammy Saria irabazi zuen.

2000. urtean bere gaztelaniazko lehenengo diskoa aurkeztu zuen: Mi Reflejo. Disko honengatik Grammy Latino 1 irabazi zuen 2001. urtean. 2000ko urriaren 24an gabonetako kantak zituen My Kind of Christmas diskoa atera zuen eta platinozko diskoa lortu zuen.

2001ean, Aguilera, Lil' Kim, Mya eta Pink abeslariak hautatu zituzten 1975eko Patti LaBelleren Lady Marmelade coverra grabatzeko Moulin Rouge filmaren soinu bandarentzako. Lan horrengatik Grammy Sari bat eta bi MTV Video Music Awards sari irabazi zituzten.

2002ko urriaren 29an Stripped diskoa kaleratu zuen. Beste Grammy Sari bat irabazi zuen. 2003an MTV Europe Music Awards saria irabazi zuen emakumezko abesle onenaren kategorian.

2006ko abuztuaren amaieran Back to Basics diskoa argitaratu zuen.

Sariak

Sakontzeko, irakurri: «Christina Aguileraren sariak»

Christina Aguilerak sari ugari irabazi ditu, horien artean aipagarrienak: 5 Grammy Sari eta Grammy Latino 1.

Diskografia

Albumak

DVDak

Birak

  • 2000: Sears & Levis US Tour
  • 2001: The Latin America Tour
  • 2003: Justified and Stripped Tour
  • 2003: Stripped World Tour
  • 2006 - 2008: Back To Basics World Tour

Filmografia

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christina Aguilera