Christopher Isherwood
Christopher Isherwood (Disley, Cheshire, Ingalaterra, 1904 - Santa Monica, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1986) eleberrigilea izan zen.
Ingalaterran jaioa, 1939an alde egin zuen Estatu Batuetara, eta 1946an lortu zuen hango hiritartasuna. Nobela ugari idatzi ditu; besteak beste, A Single Man (Gizon ezkongabea); A Meeting by the River (Ibai ondoko topaketa); The Last of Mr. Norris (Norris jaunaren azkena); eta Goodbye to Berlin (Berlini agurra), geroago The Berlin Stories (Berlineko istorioak) liburuan elkarrekin argitaratuak. Antzerki-lan baten oinarri izan zen I Am a Camera (Kamera naiz), eta komedia musikal baten oinarri izan zen Cabaret. Condor and the Cows (Kondorra eta behiak) bidaia-liburua ere idatzi zuen, eta Lions and Shadows (Lehoiak eta itzalak) eta Kathleen and Frank autobiografiak, eta baita antzerki poetiko bat ere, On the Frontier (Mugan), W.H. Audenekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.