Cividadeko herri harresitua

Koordenatuak: 42°37′50″N 2°28′01″W / 42.63058598°N 2.46683957°W / 42.63058598; -2.46683957
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cividadeko herri harresitua
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAngostina, Bernedo eta Araba
Koordenatuak42°37′50″N 2°28′01″W / 42.63058598°N 2.46683957°W / 42.63058598; -2.46683957
Map
GaraiaBurdin Aroa
Altitudea784 m

Cividadeko herri harresitua Cividad izeneko muinoan dagoen Burdin Aroko harresitu garai bat da, Angostina kontzejuan, Bernedo udalerrian. Kastro honetatik, 150 m beherago, Ega ibaiak egiten duen bide estuan zeharreko igarobidea kontrolatzen zen, eta altura horretatik lurraldearen zati handi bat kontrolatzen zuten.

Babes naturala ahulagoa zen tokietan, harresi sendo bat eraiki zuten, forma erdizirkularrekoa, nahiz eta gaur egun hura suntsitu izanaren ondoriozko hondakinek estalita dagoen, pentsa liteke 3 m-ko zabalera eta 755 m-ko luzera izango zituela. Harresi honen ipar-mendebaldean arrokan zulaturiko babes-hobia eraiki zuten, 12 m-ko zabalera eta 1,5 eta 3 m arteko sakonerakoa. Puntu horretan egongo zen, segur aski, kastrorako sarrera. Eremuaren barruan jendea hartzeko eraikuntzak jaso zituzten. 30.624 m2ko azalera zuela kalkulatzen da.

Kastro hau Burdin Aroaren hasieran egina izango da segur aski, K.a. IX. mende inguruan, eta bertako bizimoduak inguru hau erromanizatzen hasi ziren arte iraungo zuen[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kastroen ibilbidea. Arabako Mendialdea. Arabako Foru Aldundia eta Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla.
  2. (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2020-02-03). «Castro CIVIDAD y ermita SAN BARTOLOME. (Bernedo.Alava)» ARKEOHISTORIA TRISKEL (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.