Bernedo
|
Bernedo |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Bernedo |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Mendialdea |
| Alkatea | Juana Velasco Arroniz (EAJ) |
| Herritarra | bernedar |
| Koordenatuak | 42°37′37″N 2°29′54″W / 42.62694°N 2.49833°WKoordenatuak: 42°37′37″N 2°29′54″W / 42.62694°N 2.49833°W |
| Eremua | 130,4 km2 |
| Garaiera | 709 m |
| Distantzia | 38 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01.118 |
| Biztanleria | 565 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 4,33 bizt./km² |
| Sorrera | 1182 |
| http://www.bernedo.org/ | |
Bernedo Arabako hego-ekialdeko udalerria da, Kanpezuko Kuadrillakoa. Gasteiztik 38 bat kilometrora dago, Trebiñu eta Nafarroarekin mugakide izanik. Udalerriko herriburua izen bereko herria da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala [aldatu]
Toloño mendilerrotik iparraldera dagoen lautadatxo garai batean kokatua dago, San Tirso (1.334 m) eta Peña Alta (1.249 m) mendiak udalerriaren hegoaldeko ertzean daudelarik.
Bestela, udalerriak Izkiko Natura Parkearen zati handiena osatzen du. Honako mendiek mugatzen dute Bernedo: Kapildui (1.175 m) iparraldean, Muela (1.056 m) hego-ekialdean, San Justi (1.028 m) ekialdean eta Belabia (970 m) hego-mendebaldean.
Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Gasteiz, Burgu, Iruraitz-Gauna eta Dulantzi.
- Hegoaldean: Kripan eta Nafarroako Lapoblacion, azken honekin Bernedoko mendatearekin lotuta dagoelarik.
- Ekialdean: Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Nafarroako Marañon.
- Mendebaldean: Trebiñu.
Banaketa administratiboa [aldatu]
13 herrik osatzen dute Bernedo udalerria:
- Angostina: 28 biztanle.
- Arluzea: 29.
- Bernedo (herriburua): 176.
- Berrozi: 0.
- Durruma Kanpezu: 39.
- Izartza: 2.
- Kintana: 29.
- Markiz: 69.
- Navarrete: 35.
- Okina: 22.
- Urarte: 33.
- Urturi: 82.
- Villafria: 30.
Historia [aldatu]
1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri den arren,[1] Antso Jakitunak hiribildu-forua 1182an eman zion Bernedori. Herria sortzeko arrazoien artean aipatu beharrekoak dira, batetik, lekua komunikazio-bide zenbaiten elkargunean zegoela eta, bestetik, kokatua dagoen mendixkako gazteluak izaera estrategiko-defentsiboa ematen ziola. Herri gotortuak Nafarroako Erresuman barna iraun zuen 1476. urtera arte.
1556an jada Navarrete Bernedori zegokion. Durruma Kanpezu eta Kintana (Urturi barne) 1965ean batu ziren eta Arluzea-Markiz izenpean bilduta zeuden Markiz, Arluzea, Berrozi, Okina, Urarte eta Izartza, aldiz, 1976an. Orduan ezarri zen udalerriak gaur egun daukan lur-eremua.
Demografia [aldatu]

Politika [aldatu]
2011ko udal hauteskundeak [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Juana Velasco hautatu zuten alkate.
|
Bernedoko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[2] | ||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
Alkateak [aldatu]
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Jose Ignacio Saenz del Castillo Antoñana | 1995-1999 1999-2003 2003-2007 |
EAJ |
| Juana Velasco Arroniz | 2007- | EAJ |
Kultura [aldatu]
Jaiak [aldatu]
- Corpus Christi eguneko prozesioa Markizen, Baleztarien Prozesioa ere deitua.
- Mendekoste egunean, San Tirsorako erromeria.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Bernedoko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartuta dago, monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa[3]. Erdi Aroko hirigunea harresiek inguratua dago. Bost kale daude bertan: iparraldetik hegoaldera Beheko kalea, Erdiko kalea, Sarrea kalea eta Kale Nagusia (biek bi aldeetatik sartu-ateratzeko ate bana daukatelarik) eta Gazteluaren kalea. Kale horien trazadura mendebaldetik ekialderakoa da, Arabako herrietan maiz aurkitzen ez den trazaketa zentzua. Ekialdean beste bi kale daude orientazio hori apurtzen dutenak (iparraldetik hegoaldera doazenak, alegia): Herreria kalea eta Suso kalea. Horren hasiera Elizaren portikotik abiatzen da (Plaza Nagusian). Eliza herriaren erdialdean dago. Erdi Aroko ezaugarri zenbait gordetzen ditu oraindik ere: kaleak oso meharrak dira eta "partzelazio gotikoa" izenekoaren aztarnak gelditzen dira, bereziki Beheko kaleak eta Erdiko kaleak osatzen duten etxadi bikoitzetan ikus daitezkeenak. Erdi Aroko beste zenbait alderdi interesgarri Elizan eta Gazteluan ikus daitezke. Elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Gaztelua herria sortu aurretik eraikia zegoen jadanik, eta haren zimenduak eta dorreen oinarriak gelditzen dira.
- Markizko San Joan baseliza erromanikoa, Kultura Ondasun sailkatua.
- Arluzeako San Martin eliza gotikoa, XVI. mendekoa.
- Okon baseliza, Bernedoko herrigunea eta Villafría artean kokatutakoa.
Bernedar ezagunak [aldatu]
- Nicolas Armentia Ugarte (Bernedo, 1845 - La Paz, 1909), frantziskotarra, XIX. mendeko Amerikako geograforik garrantzitsuena izan zen, baita La Pazeko gotzaina ere[4].
- Pablo Alegria Iriarte (Kintana, Bernedo, 1876 - 1939) apaiza, Zoroluseko gotzaina izana.
Erreferentziak [aldatu]
-
Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Bernedoko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Bernedo Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Bernedoko harresiei buruzko ikerketa euskonews.com webgunean
| Bernedoko herriak | ||
|---|---|---|
|
Angostina • Arluzea • Bernedo • Berrozi • Durruma Kanpezu • Izartza • Kinta • Markiz • Navarrete • Okina • Urarte • Urturi • Villafría |
||
|
|||||||||||