Clitoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clitoria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
SubfamiliaFaboideae
Generoa Clitoria

Clitoria Fabaceae familiako landare loredun genero bat da. Eskualde tropikal ia guztietan agertzen da, baina batez ere Amerikan. 178 espezie deskribatu dira, baina horietatik 64 bakarrik onartzen dira.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoak pinatuak dira eta loreak bakarka edo luku txikitan jaiotzen dira. Bere lore-egitura leguminosoa bada ere, loreak alderantzikatuta agertzen dira, gilaren petaloa goiko aldean dutela, behealdean izan beharrean, eta polena intsektuen bizkarrean jartzen da, sabelean jarri beharrean.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitoria ternatearen sustraiak medikuntza ayurbedikoan erabiltzen dira.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoa Linneok deskribatu eta Species Plantarum 2: 753 lanean argitaratu zen.[2] Izenaren jatorria giza klitoriarekin duen antza da.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitoria ternatearen barietate zuri-urdina

Gaur egun honako espezieak onartzen dira:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Clitoria» The Plant List.
  2. «Clitoria» Tropicos.org. Missouri Botanical Garden.
  3. «Clitoria L.» Plants of the World Online (Royal Botanic Gardens, Kew).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]