Concha Velasco
Concha Velasco (Valladolid, Espainia, 1939) antzezlea eta abeslaria da.
Dantza klasikoko ikasketak egin zituen, Madrilen, eta horri eta antzerkirako bere estilo bereziari esker, errebistetan parte hartzen hasi zen Celia Gámezekin eta, flamenko-dantzari gisa, Manolo Caracolekin. 1950eko hamarraldian zineman hasi zen, eta komedia arinetako pertsonaiak antzeztu zituen batez ere. 1970etik aurrera, pisu handiagoko rol dramatikoak jokatu zituen. Espainiako zinemako antzezle osoenetako bat da, eta telebistan ere lan ugari egin ditu.
Lan nagusiak: Las chicas de la Cruz Roja (1958), Los tramposos (1959), El día de los enamorados (1959), Libertad provisional (1976), La colmena (1982), La hora bruja (1985), Yo me bajo en la próxima... ¿y usted? (1992), París Tombuctú (1999), Los pasos perdidos (2001), Bienvenido a casa (2005), Rabia (2010). Antzerki-lan ugari ere egin ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.