Conchi Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conchi Sánchez

Bizitza
JaiotzaMadril1957ko irailaren 28a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Gamma 3 Padova1973 / 1975
ACF Trani1982 / 1983
S.S. Lazio C.F.1983 / 1985
S.S. Lazio C.F.1986 / 1988
S.S. Lazio C.F.1993 / 1994
Arsenal Football Club1995 / 1996
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

 

Concepción «Conchi» Sánchez Freire, Conchi Amancio izenez ere ezaguna (Madril, 1957ko irailaren 28a) madrildar futbolari aitzindaria izan zen.[1] Espainiako lehen emakume futbolari profesionala izan zen.[2] Emakumeen futbolaren legenda bat da, profesionaltasunari ateak ireki baitzizkion. Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioko lehen kapitaina izan zen 1971n.[3] Espainiatik kanpo profesionalki jokatu zuen lehen emakumea izan zen, eta Luis Suárez, Luis del Sol eta Joaquín Peiróren atzetik kanpora jokatzera joan zen laugarren futbolaria. 15 urte zituela, 1973an, Paduako (Italia) Gamma 3 taldearekin fitxatu zuen. Italiako ligan hainbat liga eta kopa irabazi zituen hainbat klubetan jokatuta. 1997an, profesionalean aritu zen azken urtean, Arsenaleko jokalaria izan zen, eta hantxe amaitu zuen kirol-ibilbidea. Ia 600 gol markatu zituen.[3] 40 urte zituela kendu zituen futbol profesionaleko botak. 2010ean, emakumezkoen futbol-eskola bat sortu zuen Ingalaterran Bristolgo 'Filton College izenekoa.'Testu etzana'[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrileko mailako familia batean jaio zen, eta bost urterekin mutilekin aritzen zen futbolean, ez baitzegoen neskarik kirol horrretan.[5] Aitak, Real Madrilen jarraitzaileak, lehen futbol-botak erosi zizkion.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urte zituen eta Espainian jokatu zen emakumezkoen futboleko lehen partida jokatzear zegoen, baita bere lehen partida ofiziala ere, 1970eko abenduaren 8an Mercakreditoren eta Sizam-en artean. Villaverden izan zen eta 8000 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Sizam taldeak 5-1 irabazi zuen partida, Conchiren golak. Orduantxe jarri zion Conchi Amancio ezizena Marca egunkariak.[6] 1971n, Espainiako selekzioak lehen partida jokatu zuen, baina une hartan ez zuen aintzatesten, ez Espainiako Futbol Federazioak, ez UEFAk, ez FIFAk.[4] Lepoan 9 zenbakia zuela, Conchi izan zen taldearen buru.[6]

Atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian hiru urte baino gutxiago jokatu zuen eta 300 gol baino gehiago markatu zituen. Conchiren golegile-famak mugak gainditu zituen eta 15 urte zituela Italiako ligan fitxatzeko proposamena jaso zuen. Espainiatik kanpo profesionalki jokatu zuen lehen emakumea izan zen, eta Luis Suárez, Luis del Sol eta Joaquín Peiróren atzetik jokatu zuen laugarren futbolaria.

Gamma 3 Padova taldea, 1970

Espainian hilean 400 pezeta kobratzetik urte osoko fitxagatik 75.000 kobratzera pasatu zen. Espainian ile-apaintzaileen ikastun gisa lan egiten zuen Italiara joateko eskaintza jaso zuenean. Padurako Gamma 3 izan zen Italiako lehen taldea.

Inoiz ez zuen jokatu ofizialki Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioarekin. Behin baino ez, TVEn hari buruzko erreportaje bat egin ondoren, Italiaren aurkako partida batean parte hartzeko deitu zioten, baina azkenean ezin izan zuen jokatu belaunean lotailu gurutzatuak hausteagatik.

Errekuperatu zenean, Arsenalekin jokatu zuen urtebetean, txapelketa bat irabazi zuen eta futbolari karrera amaitu zuen. Profesional jokatu zuen azken partida Liverpool-Arsenal izan zen Liverpooleko Anfielden, eta hantxe markatu zuen garaipenaren gola. 40 urterekin utzi zuen futbol profesionala.[6] Bere ibilbidean, Conchi Sánchezek 8 Scudetto, 7 Kopa italiar eta Erroma 3 taldearekin Italiako Areto Futboleko Lehen Mailako Txapelketa bat irabazi zituen eta goleatzaile Gorena izan zen 50 golekin.

Erretiratu ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran amaitu zituen Terapia Holistikoak eta Nutrizioa ikasketak, eta 2010ean emakumezkoen futbol-eskola bat ireki zuen, Bristolgo Filton College izenekoa.[7]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Italiako 7 txapelketa, A seriekoak
  • Italiako 8 kopa A seriean
  • Areto Futboleko Italiako Txapelketa bat
  • Espainiako Futboleko Lehen Selekzioko golegilea eta Kapitaina, 15 urte besterik ez zituela.
  • Espainiako lehen futbolari profesionala
  • Espainian 300 goletik gora markatu ditu atzerrira joan aurretik.
  • Munduko futbolari onenetako bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Miguel. (2021-03-08). «Abriendo el camino» Odio Eterno Al Futbol Moderno (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  2. a b (Gaztelaniaz) sdindautxu. (2020-04-08). «"Conchi" Sánchez = "Conchi Amancio" -» sdindautxu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
  3. a b Conchi Amancio: “Durante 25 años viví en exclusiva del fútbol”. As 25 de mayo de 2011.
  4. a b "Me fui a Italia con una ficha de 75.000 pesetas". As 10 de febrero de 2010.
  5. Profi-Fußballerin Conchi ´Amancio´: Pionierin im Abseits. Mallorca Zeitung 16 de junio de 2011.
  6. a b c Conchi Amancio, la mujer que abrió las puertas al profesionalismo. Marca 29 de abril de 2013.
  7. "Me fui a Italia con una ficha de 75.000 pesetas". Diario As 10 de febrero de 2010.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]