Cordyline australis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cordyline australis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAsparagaceae
GeneroaCordyline
Espeziea Cordyline australis
Banaketa mapa

Cordyline australis, Cordiline, Tī kāuka edo Tī rākau  maoriera hizkuntzaz, Zeelanda Berriko monokotiledoneo endemiko bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 metroko altuerataraino hazten da, zurtoin bakar batekin adarkatzea zabala du gorago, adar bakoitzak loredun zurtoin bat izan dezake. Orriek ezpatako forma dute, 40-90 cm luze dira eta 3-7 cm zabal basean, bena paralelo ugarirekin. Lore zurixka edo krematsuak, zentimetroko diametro duten sei tepalorekin inguruan, 50-100 cm luze dire luku dentso batean irteten dira. Fruitua 5-7 mm-ko diametro duen koglobo-itxurako baia bat da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbohidrato ugari dituenez digerigarria egin ahal da egosketaz. Elikagai iturri garrantzitsu bat izan ziren Zeelanda Berrian maori okupazioko lehen zortzi mendeetan gutxienez. Gutxi gorabehera 1000. urtetik erabili zela erakusten du erradiokarbonozko datazioak. Seguru asko beste zuhaitz ahaidetu batzuk ere estimatuak izan ziren Ozeanian. Iratzeetako erroak karbohidratoak lortzeko bertako iturri bakarrak ziren.

Arkeologiak Otago penintsulan erakutsi du "Aza Zuhaitza"-rekin elikagai moduan egin den erabilera erreala. 7 m-taraino zabal ziren zuloak aztarnak dira umu-tī (aza zuhaitzeko labeak). Bi egunez labekatu ondoren, eguzkitan lehortzen zituzten, eta honela kontserbatuta urteetan iraun ahal zuten.

Zuntz iturri moduan ere baliotsuak dira. Enborra eta erroak kordak egiteko txirikordatu ahal dira, eta orriak arropak egiteko ehuntzen dira. Landarearen zukua infekzioen kontra erabiltzen da. Lehen misiolariek "zapore onargarriko garagardoa" prestatzen zuten. Bere balio komertziala ez da erabat aztertua izan. Kaloria gutxi duen gozagarri moduan erabili ahal izango litzateke (azukrea baino bi aldiz gozoago baita), eta etanola sortzeko ere erabil liteke.

Maiz erabiltzen da ornamentazio-zuhaitz modura Zeelanda Berrian, Britainiar Uharteetan, Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko kostaldean eta mendebaldeko Europan. Klima hotzari duen tolerantzia zuhaitz-formako beste monokotiledoneoena baino hobea denez espezie hau maiz erabiltzen dute patioetan eta lorategietan giro tropikal bat sortu nahi duten pertsonek. Ikuste-efektua palmondo-giroa sortzea da (batzuetan Britainiar Uharteetan oker deitzen diote "Kornualles-eko palmondoa", "Torbay-ko palmondoa" edo "Manx-eko palmondoa", Torbayen izan duen erabilera hedagarriagatik. Herrialde horretako ikur ofizial moduan erabili izan da, "Riviera ingelesa"ren identitate alternatiboa adierazten duelakoan).

Atropurpurea subespeziea (edo barietatea) bikaina da batez ere bere hostotza gorriagatik, merkatuan badira bere kultibar batzuk. Italian eta Norvegian ere aurkitzen da.[1]

1986an, Barry L. Frankhauser zientzialariak tesi bat idatzi zuen haren erabileraren gainean. Zeelanda Berrko telebistan elkarrizketatu zuten dokumental batean, eta ondoren, 2004an, telebista Maori-tarrean.

"Sentsazio gorri" kultibarra.

1987tik, Zeelanda Berriaren aza-zuhaitzek "Bat-bateko heriotza" izeneko gaixotasuna jasotzen ari dira Phytoplasma australiense patogenoak sortua, horren ondorioz 2-12 hilabetean ia orri guztiak galtzen ditu zuhaitzak.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cordyline australis   (G.Forst.) Endl.-ek deskribatu zuen eta  liburu hnetan argitaratu zen: Gazette 792. 1860.[2]

Etimologia

Cordyline: grezieraz "klub" esan nahi duen kordyle hitzetik dator , edo lurpeko zurtoinei eta errizomen handitzeei erreferentzia egiten die.[3]

australis: latinezko epitetoa "hegoaldekoa" dela adierazten duena.[4]

Sinonimia
  • Dracaena australis G.Forst., Fl. Ins. Austr.: 24 (1786).
  • Charlwoodia australis (G.Forst.) G.Don in J.C.Loudon, Hort. Brit.: 130 (1830).
  • Dracaenopsis australis (G.Forst.) Planch., Fl. Serres Jard. Eur. 6: 110 (1850).
  • Terminalis australis (G.Forst.) Kuntze, Revis. Gen. Pl. 2: 716 (1891).
  • Cordyline indivisa Regel, Gartenflora 1859: 331 (1859), nom. illeg.
  • Cordyline superbiens K.Koch, Wochenschr. Gärtnerei Pflanzenk. 2: 381 (1859).
  • Dracaenopsis calocoma H.Wendl., Bot. Zeitung (Berlin) 17: 277 (1859).
  • Cordyline lentiginosa Linden & André, Ill. Hort. 17: t. 35 (1870).
  • Cordyline veitchii Regel, Gartenflora 20: 149 (1871), nom. inval.
  • Cordyline forsteri F.Muell., Select Pl.: 58 (1872).
  • Cordyline calocoma (H.Wendl.) Baker, J. Linn. Soc., Bot. 14: 542 (1875).
  • Cordyline sturmii Colenso, Trans. & Proc. New Zealand Inst. 15: 331 (1883).[5]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]