Costa del Sol
Wikipedia(e)tik
Costa del Sol Sacratif lurmurturraren (Granada) eta Algeciras (Cádiz) hiriaren arteko kostaldea da, Andaluziako hegoaldean. 300 km luze da. Hiri nagusiak: Marbella, Fuengirola, Torremolinos, Torrox, Nerja eta Almuñécar. Neguko turismoak garrantzi handia du han, bertako klima eguzkitsua eta beroa baita.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.