Danaos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Danaos (grezieraz Δαναός) Egiptoren anaia bikia zen, Belo egiptoar errege mitikoa eta Ankiokeren semeak. Bere aitaren aldetik, Poseidon itsas jainkoaren eta Libia lamiaren ondorengoa zen. Danaosen mitoa, Argosen sorrera edo birsorreraren elezahar bat da, Peloponesoko hiri mizenastar nagusietako bat. Homeroren Iliadan, "danaenoak" ("Danaosen tribua) eta "argiboak" bezala izendatzen dira troiarrei aurre egiten dieten armada greziarrei.

[aldatu] Mitoa

Bere aita hil ondoren, bere anaia Egiptok, Arabiako subiraua, Egiptoko lurraldea bereganatu zuen (Danaosek Libia gobernatzen zuen). Egiptok, ezkontza ezberdinen artean, berrogeitamar seme izan zituen, eta Danaosek, beste hainbeste alaba, Danaideak. Egiptok, bere semeen eta Danaideen arteko ezkontza proposatu zion Danaoseri, baina honek, bere iloben beldur, Libiara ihes egin zuen. Horregatik, Atenea jainkosaren laguntzarekin, lehen itsasontzia eraiki zuen, eta Argosera iritsi zen, bere arbaso Iogatik lotua zegoen hiria.

Argos, garai horretan, Gelanor (edo Pelasgo beste iturri batzuen arabera) erregeak gobernatua zegoen. Pausaniasek, tronurako oinordekotzari buruz informatzen du.

Apolo Liziarraren tenplua (Λυκιος, "otso hiltzailea"), Pausaniasen garaian, II. mendean, oraindik mantentzen zen. Argoseko monumenturik garrantzitsuena zen, eta, santutegian, Danaosen tronua ikus zitekeen.

Hekateo Miletokoak, Danaoseri ematen dio idazkera greziarraren asmakuntza.

[aldatu] Iturriak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak