Peloponeso
Peloponeso edo Morea (grezieraz Πελοπόννησος, Pelopónnēsos) Greziako penintsula eta eskualdea da, Korintoko istmoak lotuta (nahiz eta orain Korintoko ubideak kontinentetik banatu).
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Pelope heroiak eskualdea konkistatu zuenean bere izena eman zion, izan ere 'Pelopeko uhartea' esan nahi du, nahiz eta 1893an Korintoko ubidea eraiki baino lehen penintsula izan. Erdi Aroan, 'Morea' izendatu zuten, masustondoren ostoaren itxura duelako.
[aldatu] Geografia
Penintsula menditsua da oso, Pindoko mendilerroaren zatia delako. Mendi nagusiak ipar-mendebaldean Olono (2.223 m), ipar-ekialdeam Kyllini (2.376 m), erdialdean Megalo (1.980 m) eta hego-ekialdean Argolida, Parnon (1.935 m) eta Taigeto (2.404 m) dira, artean Argos, Esparta edo Kalamatako haranak daudela. Kostaldean Nafplia, Lakonia eta Meseniako golkoak ditu.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Peloponeso Greziako periferietako bat da eta 5 prefekturatan (nomoi) azpibanatua dago:
Akaia eta Elideko prefekturak ere penintsulan daude baina Mendebaldeko Grezian daude.
[aldatu] Hiriak
Peloponesoko hiri nagusiak (2001eko erroldaren arabera) honako hauek dira:
- Patras (169.242 biztanle)
- Kalamata (54.065 biztanle)
- Korinto (30.434 biztanle)
- Tripoli (28.976 biztanle)
- Argos (25.068 biztanle)
- Pirgos (24.765 biztanle)
- Aigion (21.966 biztanle)
- Esparta (16.473 biztanle)
- Nafplio (13.124 biztanle)
Koordenatuak: 37°20′59″N 22°21′08″E / 37.34972°N 22.35222°E

