David Albury

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Albury
Bizitza
Jarduerak

David Albury erakunde publikoetarako eta erakundeetarako aholkularia da. Gaur egun Erresuma Batuetako Berrikuntza Unitateko Batzordearen zuzendari moduan lan egiten du, gainera irakasle bisitaria da Berrikuntza-Ikerketetan Londresen dagoen King's College-en. Beste alde batetik, Lehen Ministroaren Estrategia Unitateko Aholkulari Nagusia izan zen.

David Albury, transformaziorako eta zerbitzu publikoen berrikuntzarako inplementazioan eta formazioan edo heziketan espezializatuta dago ere. Bere gaur egungo lana, Global Education Leaders Program-en (GELP) diseinua eta garapena koordinatzean datza. Zeinek zazpi eskumen nahasi izan zituen (New York, Ontario, Chaoyang (Beijing), Finlandia, Zeelanda Berria, Australia eta Hego Korea). Eta beste alde batetik, berrikuntza erradikaletarako laguntza eman zuen Londreseko osasun zerbitzuan.

Lehen esan dugun moduan, David Albury, Global Educational Leadership Program (GELP) (GELP) deitzen den programaren parte da; GELP komunitate moduko bat da eta bertan zenbait pertsonak lan egiten dute, zehatz mehatz heziketa-sektoreko liderrak, pentsalariak, aholkulariak eta heziketa-politika diseinugileak eratzen duten komunitatea da. Hauek gainera, heziketa, eremu lokaletik, nazio eta nazioartekora eraldatzea lortu nahi dute.

Albury-k azpimarratzen du XXI mendean heziketa bereziki pertsonala dela, erroa norbanakoan jarriz, gogoko dituen gauzetan eta bere ahalmenetan. David Albury-k esaten duen moduan, heziketa horrelakoa da: pertsonala, integratua dago, konektatuta dago, parte-hartzailea eta batez ere boterea eratzen edo sortzen du. Berak honako hau ziurtatzen duen bezala: “Denak gara ikastunak, ikasketa den bide horretako arkitekto aktiboak”. [1].

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Albury Berrikuntza Unitatearen Kontseilu. Zuzendaria da, rol honetan ere izan da erakundearen moldaketan lagundu izan duena 2006. urtetik. Hasi eta zuzendu izan ditu Berrikuntza-unitatearen hainbat proiektu garrantzitsu, New Yorkeko iZonak-ak barne. Horretaz aparte, 2009 urtetik 2014. urtera arte, Hezkuntza Lider Globalen Programaren (GELP) diseinu eta garapenaren zuzendaria izan zen. Eta azkenik, bere goren unea Eskola Independenteen Elkartea sortu zuenean izan zen, Gales Berriko Hegoaldean zehatz mehatz, ikasleen potentzial altua ikustarazteko.

Bi hamarkada baino gehiagotan, David-ek kontsultatu eta aholkatu du politika estrategiak eta aldaketak bideratzeaz, batez ere hezkuntzaren berrikuntzan eta osasun zerbitzuak bezalako erakunde publikoetan zentratuz. Beste alde batetik politikariekin batera lan egin du eta baita politikariak formatu edo entrenatu ditu ere; zuzendariak eta lokal, nazional eta nazioarteko erakundeetako profesionalak EBan, Australian, Brasilen, Kanadan eta Zeelanda Berrian gidatuz.

2002.urtetk 2006.urtera arte, David Albury Erresuma Batuetako lehen ministroaren Aholkulari Nagusia izan zen, ministroarentzako Etrategia-Unitateen rola betetzen eta baita hezkuntzarako eta osasunerako estrategiak burutzen ere. David Gobernurako Institutuaren bazkide bat eta School21-en Gobernari bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://blogthinkbig.com/seis-visiones-de-la-pedagogia-en-el-siglo-xxi
  2. https://web.archive.org/web/20180329120928/https://unpasomas.fundaciontelefonica.com/2013/04/15/david-albury-tenemos-que-convertirnos-en-el-cambio-educativo/
  3. https://web.archive.org/web/20180329120907/http://encuentro.educared.org/group/claves-para-una-comunicacion-eficaz-en-los-proceso/page/espacio-de-colaboracion-con-david-albury
  4. https://www.youtube.com/watch?v=CUb2AooBITg
  5. https://www.innovationunit.org/people/davidalbury/
  1. Todos nosotros somos aprendices, arquitectos activos de ese camino que es el aprendizaje