Dead Poets Society

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:01, 22 urtarrila 2016

Dead Poets Society (euskaraz Olerkari Hilen Elkartea) 1989ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetan Robin Williams, Robert Sean Leonard eta Ethan Hawke aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek 1989ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentoa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Usadioa, Ohorea, Diziplina eta Bikaintasuna. Ingalaterra Berriko Welton estatubatuar akademia sonatua lau zutabe hauetan oinarritzen da. 1959an ikastetxe honetara John Keating (Robin Williams) ordezko literatura irakaslea ailegatu eta une berean lau ikasle berrik ere ikasturte berriaren inauguraketa ekitaldian elkar ezagutzen dira: Todd Anderson (Ethan Hawke), Neil Perry (Robert Sean Leonard), Knox Overstreet (Josh Charles) eta Charlie Dalton (Gale Hansen).

Behin literatura ikastaroan daudela eta ikasgela guztia irakasle berriaren aurkezpenaren zain daudela, irakasleak ikasleei Walt Whitman olerkariak Abraham Lincoln presidenteari eskeini zion O Captain! My Captain! olerkia aipatzen die, ikasle guztiak zur eta lur gelditzen direlarik. Ondoren, irakasleak ikasleei ikastetxe hartako beste belaunaldietako ikasleen zuri-beltzeko argazki zahar bati begiratzeko esan eta antzinako ikasle haiek carpe diem kontzeptua ez zutela ulertu adierazten die, ondorioz hildako beste belaunaldietako ikasle horiek gaur egungo ikasle horiei berriz ere berreskuratuko ez duten gauza ongi probesteko eskatzen dietela adierazten dien: denbora.

« Carpe diem: Bizi unea. Har itzazue larrosak kolorea duten artean laister zimelduko baitira. Medikuntza, ingeniaritza, arkitektura, bizitzari duintasuna emateko lanbideak dira, baina olerkigintzak, sentimenduek, bizirik mantentzen gaituzte. »

Honela, piskanaka-piskanaka irakaslea eta bere ikasleen artean adiskidetasun sendoa sortu eta haiengan literatura eta poesiarako griña eta haien etorkizuna eta biziekiko gogoeta sakona piztea lortuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak