Dedumes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dedumes

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HeriotzaK.a. XVII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Dyedhotepra Dedumesu edo Dedumes, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1640 inguruan gobernatu zuena, Frankeren arabera

Bere Horusen izena Uadyekhau zen, eta bere tronu eta jaiotza izenak, Dyedhotepra Dedumesu.

Hondar arkeologiko batzuengatik ezagutzen da, hauen artean, Gebeleinetik datorren hilarri bat nabarmentzen delarik, bere koroaketa ospatzen duena. Turineko Errege Kanonaren VII. zutabean agertzen direnetatik, dokumentatuta dagoen ia azkena da, soilik partzialki irakur daitekeen zutabea. Esanahi ezberdina duten bi izenekin agertzen den arren eta idazketa aldaera batekin jaiotza izenean, bi errege ezberdin zirela dioen teoria baztertu egin da.

Dedumes Tutimeosekin (Tutmosis I.a) identifikatzen zuen teoria ere baztertu da, honen gobernupean, Manetonen arabera, Flavio Josefok transkribatutako bertsioan, Egipto hiksoen mende erori zelarik.

« "Tutimeos. Bere erregealdian, ezagutzen ez ditudan arrazoiengatik, Jaunaren haserrea erori zen gure gainera. Bapatean, Ekialdetik, arraza ezezaguneko gizon batzuk, abian jarri ziren gure herrialdearen aurka, garaipena lortzeko erabateko ziurtasunarekin. Soilik bere kopuru nagusitasunarekin eta ia borrokarik gabe, erraz eurenganatu zituzten gure lurraldeak. Eta, herrialdearen erresistentzia suposatuz, kupidarik gabe suntsitu zituzten gure hiri eta herriak, jainkoen tenpluak suntsitu zituzten, eta euren krudeltasuna erakutsi zuten biztanleen aurka, batzuk hilez, besteen seme-alaba eta emazteak esklabu bihurtuz. Azkenik, errege bezala, haietako bat aukeratu zuten, Salitis izenekoa. Honek, bere hiriburua Menfisen ezarri zuen, Goi eta Behe Egiptori zergak eskatuz, alde guztietan, bere atzean, tokirik mesedegarrienetan goarnizioak utziz." Flavio Josefo. Apionen Aurka »


Izatez, Dedumes eta Manetonen Tutimeosen arteko lotura bakarra, euren jaiotza izenaren antzekotasun arin bat da. Hala ere, errege bera balitz ere, berak, Goi Egipton gobernatu zuen, eta Tebas zuen hiriburu bezala. Detlef Frankeren arabera, Salitisen garaikidea izango litzateke, Egiptoko XV. dinastiakoa lehen errege hiksoa, boterea Avarisetik hartzen duena. Litekeena da Dedumesen erregealdian, hiksoek Egipto eraso izana.

David Rohlen teoria polemikoaren arabera, aipaturiko papiro horretan oinarritua dagoena, Tutimeos, pertsonaia bera balitz, Bibliako Irteera liburuko faraoiarekin identifika daitekeen hautagai bat izango litzateke, Ramses II.a edo honen seme Merenptah baino sinesgarriagoa. Behaketa hauek babesteko froga arkeologiko edo dokumental gehiagorik ez dagoen arren, Tutimeosen erregealdia kaosean amaitu zen, eta desastre bat izan zen Egiptorentzat, aurrekoena, luzea eta egonkorra izan zen bitartean, eta, dirudienez, ez ziren bereiztu hondamendiak jasateagatik edo esklabuen matxinada masiboengatik.


Aurrekoa
Sebekhotep VII.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Ibi II.a