Tutmosis I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aakheperkara Thutmose, Thutmose I.a edo Tutmosis I.a, Egiptoko XVIII. dinastiako hirugarren faraoia izan zen. Hamabi urte inguruko erregealdia izan zuen, K. a. 1504tik K. a. 1492an hil zen arte. Thutmosis I.a, Thutmes I.a edo Tutmes I.a bezala ere ezagutzen da, grezierazko izenak direnak. Bere tronu eta jaiotza izenen hieroglifoen transkripzioa, Aa-Kheper-Ka-Ra Dyehuty-Mose da.

Tutmosis I.a. Estatua kolosal baten txatala. British Museum
Tutmosis I.aren familia. Karl Richard Lepsius: "Denkmäler aus Aegypten und Aethiopien"

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege honen jatorriak, oraindik ilun jarraitzen du. Uste denez, Senseneb printzesaren semea izan zen, baina ez da ezagutzen bere aitaren izena, ezta errege familiarekin zuen harremana ere. Beharbada, Amenofis I.aren semea izango zen, bere tronuratzea justifikatuko lukeena, edo, gutxienez, errege etxeko ondorengoa.

Aurreko faraoiaren eta honen Errege Emazte Handiaren berezko semea ez zenez, berezko semea izatea funtsezko baldintza baitzen gobernatzeko, Tutmosisek, Ahmose printzesarekin ezkondu behar izan zuen, beharbada, jada hildako Amenofis I.aren alaba edo arreba zena, honela, bere posizioa legitimatuz.

Edonola ere, Tutmosis I.a, errege bikain bat izan zen, Egipto, sekula aurretik izan ez zuen moduko boterea izatera eraman zuena. Bere kanpaina ugarietan, bere tropekin, Nilo ibaiaren laugarren urjauzitik haratago aurrera egin zuen, Nubia garaian, eta Eufrates ibaiaren ertzak ikustera iritsi zen, Siriako herrien aurka eta sortu berria zen Mitanni erresumaren aurka borrokatzen zuen bitartean.

Eraikitzaile eraginkor bat ere izan zen, eta bere chaty eta arkitektoa zen Ineniri esker, Tebaseko errege nekropolia den Erregeen Haranaren sortzailea izan zen, non, ondorengo beste errege askorekin batera lurperatua izango zen.

Bere erregealdiak, laburra izan zen arren, fruitu asko eman zituen, eta, egiptoarrek, garai guztietako erregerik boteretsuetako bat bezala gogoratuko zuten. Bere oinordekoa, bere seme Tutmosis II.a izan zen, bigarren mailako emazte batekin izandakoa, baina ez zailtasunik gabe, Tutmosis I.ak berak, oinordeko bezala, bere Errege Emazte Handia zen Ahmoserekin izan zuen alaba bakarra izendatu zuela ezagutzen baita: Hatshepsut printzesa, denborarekin, soilik erregearen emaztea izatearekin nahikoa ez zuela izango frogatuko zelarik.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tutmosis I.ak Karnaken eraikitako obeliskoa.

Errege honen eraikuntza aktibitatea, Egipto osoan zehar lekukotzen da. Honako hauetan aipatzen da:

  • Bere "Altxorra" Karnaken (Jacquet 1983- arkitektura; Jacquet-Gordon 1988 apaindura)
  • Obeliskoa Karnaken (Sethe 1906:92-94
  • Hilarria Abidosen (Sethe 1906:94-103)
  • Erregeak Nubian eginiko kanpaina baten hilarria (Sethe 1906:82-86)
  • Nubiaren konkistaren idazkuna, Tombosen aurkitua (Sethe 1906:87-88)
  • Idazkunak Asuan eta Seheletik gertu (Sethe 1906:88-90)

Faraoia, beste pertsonaia batzuen testuetan aipatzen da:

  • Nubia eta Siriarako kanpainetan aipatzen da Ahmoseren biografian, El Kaben (Sethe 1906:8-10)
  • Ahmose Paennekheben biografian El Kaben (1906:34-41)
  • Ineniren biografian, Tebasen (Sethe 1906:70)
  • Kubanen aurkitutako hilarri batean (Sethe 1906:79-80)
  • Hierakonpolisen aurkitutako hilarri batean (1906:130-135)


Aurrekoa
Amenofis I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVIII. dinastia
Ondorengoa
Tutmosis II.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tutmosis I.a Aldatu lotura Wikidatan