Degania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deganya Israel.jpg

Degania edo Deganya (hebreeraz: דְּגַנְיָה ב'), judutarrek Israelgo Lurraldean ezarritako lehen kibutza izan zen, garai hartan, Otomandar Inperioaren mende zegoena, eta, ondoren, Palestinako Mandatu Britainiarraren mende. 1909an Joseph Baratz buru zuten hamar gizonek eta bi emakumek sortu zuten. Lurraldeak, aurretik, beste jabe batzuk izan zituen, Beiruten bizi zen familia persiar bat.

Bere tamaina txikia zen arren, Degania, israeldar askoren eta yishuveko partaide ospetsuen bizileku izan da. Rachel olerkaria, "lanaren profeta" zen A. D. Gordon eta Joseph Trumpeldorrek Deganian lan egin zuten. Deganiako partaide asko, beste kibutz batzuk sortzera joan ziren. Moshe Dayan izan zen Degania Alefen jaio zen lehen haurra.

Degania, bi kibutzim independentetan existitu zen:

  • Degania Alef (edo A)
  • Degania Bet (edo B)

Bi kibutzim hauek, Galileako Itsasoaren hegoaldeko ertzean daude.

Degania, teknikoki, kvutza bat da, eta ez kibutza. Ezberdintasuna, bere tamaina txikiagatik dator. Deganiako beste bereizgarri bat, umeek, bertan, modu komunalean edo elkarrekin sekula lo egin ez zutela da, baizik eta euren gurasoen geletan. Bi Deganiak, nekazaritzan oparoak izan ziren. Degania Ak, metal lantegi bat ere badu.

Koordenatuak: 32°42′0″N 35°34′33.6″E / 32.70000°N 35.576000°E / 32.70000; 35.576000

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Degania Aldatu lotura Wikidatan