Kibbutz
Wikipedia(e)tik
Kibbutza (euskaraz, bilkura, komunitate) Israelgo nekazaritza-etxalde kolektiboa da.
Autogestioa eta produkzio-bitartekoen jabego kolektiboa dira kibbutzen antolaketaren ezaugarri nagusiak. Etekinak, bestalde, nekazaritzan inbertitzen dira berriro, eta kibbutzeko kideen jantziak, elikadura, etxea eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak, bai eta haurren heziketa ere, kibbutz-aren esku daude.
Historia [aldatu]
Lehen kibbutz-ak Errusiatik joandako judu kolonoek sortu zituzten XX. mendeko lehen hamarkadan, eta garrantzi handia izan zuten Palestinan juduen bizileku berriak eratzerakoan.
2001. urtean, 267 kibbutz zeuden, eta 115.000 pertsona baino gehiago bizi ziren haietan.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.