Diana Taurasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diana Taurasi

Bizitza
JaiotzaGlendale (Kalifornia)1982ko ekainaren 11 (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPhoenix
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaDon Antonio Lugo High School (en) Itzuli
Connecticuteko Unibertsitatea
Amsterdam International Community School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
UConn Huskies women's basketball (en) Itzuli2000-2004
Fenerbahçe Women's Basketball (en) Itzuli2010-2011
Galatasaray SK (en) Itzuli2011-2012
Phoenix Mercury (en) Itzuli2004-3
WBC Spartak Moscow Region (en) Itzuli2006-2010
UMMC Ekaterinburg (en) Itzuli2012-201732
WBC Dynamo Moscow (en) Itzuli2005-2006
Draft NBA Phoenix Mercury (en) Itzuli
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
antolatzailea
hegalekoa
Kirol zenbakia3
Pisua78 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

dianataurasi.com
IMDB: nm5630605 Twitter: DianaTaurasi Edit the value on Wikidata

Diana Lorena Taurasi (Glendale, Kalifornia, 1982ko ekainaren 11) estatubatuar saskibaloi jokalari profesionala da, antolatzaile postuan aritzen dena WNBAko Phoenix Mercury taldean.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an aukeratu zuen draft-ean Phoenix Mercuryk, eta rookie onenaren saria jaso zuen urte horretan. WNBAko hiru eraztun (2007, 2009 eta 2014), Olinpiar Jokoetako lau urrezko domina (2004, 2008, 2012 eta 2016) eta Munduko hiru Txapelketa (2010, 2014 eta 2018) irabazi ditu. Gainera, Europako liga indartsuenetan ere jokatu du, Errusian eta Turkian, eta sei aldiz irabazi Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2016). 2017ko ekainaren 18an, WNBAren historiako saskiratzailerik onena bilakatu zen. Neurri sexista eta baztertzailea zelakoan, uko egin zion jokalariek arropa estua erabiltzeko FIBAk emandako aginduari, eta isunetan 500.000 euro baino gehiago pagatu behar izan zituen horregatik. Lesbiana zela jakinarazi zuen, eta LGTB kolektiboaren ikusgarritasunaren alde ere lan egin du.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WNBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Phoenix Mercury (2004-)

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dinamo Mosku (2005-2006)
  • Spartak Mosku (2006-2010)
  • Fenerbahce (2010-2011)
  • Galatasaray (2011-2012)
  • UMMC Ekateriburg (2012-2018)

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Phoneix Mercury: hiru WNBA (2007, 2009, 2014)
  • Spartak Mosku: Errusiako bi Liga (2007, 2008), lau Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010)
  • Galatasaray: Turkiako Liga bat (2011), Turkiako Kopa (2012)
  • UMMC Ekaterinburg: Errusiako bost Liga (2013, 2014, 2015, 2016, 2017); Errusiako hiru Kopa (2013, 2014, 2017); Euroliga (2013, 2016)
  • AEBetako selekzioa: olinpiar txapelduna (2004, 2008, 2012, 2016); munduko txapelduna (2010, 2014, 2018); brontzezko domina Munduko Txapelketan (2006).

Bakarkako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • WNBAko jokalari onena (2009)
  • WNBAko finaleko jokalari onena bi aldiz (2009, 2014)
  • WNBAko saskiratzaile onena bost aldiz (2006, 2008, 2009, 2010, 2011)
  • WNBAko bosteko oneneko partaide bederatzi aldiz (2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2014).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arratibel Gascon, Ainara. Eskumuturrik finena. Berria, 2017ko ekainak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]