Diego de Torres Villarroel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diego de Torres Villarroel.jpg

Diego de Torres Villarroel (Salamanca, 1693 - ibidem, 1770) espainiar idazlea izan zen. 1715. urtean subdiakono egin zuten eta zientzia-ikasketak hasi zituen orduan. 1721. urtetik aurrera Gran Piscator de Salamanca almanaka arrakastatsua argitaratu zuen. Bi urte geroago Madrila joan zen eta 1726an Salamancako unibertsitateko matematika saileko katedradun egin zuten. Inkisizioarekin arazoak zituela eta, Portugala ihes egin behar izan zuen, baina 1734an berreskuratu ahal izan zuen katedra eta 1745ean apaiz egin zuten. Oso idazle oparoa izan zen; haren obretan agerian geratzen ziren egilearen izaeraren kontraesanak: Los desahuciados del mundo y la gloria (1736-1737, Mundukoeta loriako etsituak), Vida natural y vida católica (1743, Berezko bizitza eta bizitza katolikoa), El gallo español (1738, Espainiar oilarra), Anatomía de lo visible e invisible (1738, Ikusgai eta ikustezinaren anatomia), Sueños morales (1727-1751, Amets moralak) eta Vida, ascendencia, nacimiento, crianza y aventuras de don Diego Torres Villarroel (1743-1758, Diego Torres Villarroel jaunaren bizitza, jatorria, jaiotza, heziketa eta balentriak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]