Leones
| Leonesa Llionés, lleonés |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Espainia, Portugal | |
| Eskualdea: | León, Zamora eta Bragantza (Mirandesa) | |
| Hiztunak: | Jatorrizkoak: 25.000 lagun | |
| Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Erromanikoa Iberiar-erromanikoa Astur-leonesa Leonesa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Gaztela eta Leónen onartuta | |
| Erakunde araugilea: | ||
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | - | |
| ISO 639-2: | roa | |
| ISO 639-3: | —
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Leonesa[1] (asturllionés, llionés, llengua llionesa)[2] astur-leonesaren mendebaldeko aldaera edo hizkuntza da. Ia hiztun guztiak elebidunak dira. Estimazioen arabera, 25.000 bat lagunek mintzatzen dute[3].
Sektore batzuek, Asturiasen batez ere, leonesa asturieraren aldaeratzat hartzen dute hizkuntza autonomotzat jo beharrean, eta asturlleonés occidental deritzote. Leonen, berriz, Conceyu Xoven ('bilera gaztea' euskaraz)[4] inguruko elkarteek[5] moduko sektore batzuek leonesa hizkuntza beregaintzat jotzen dute eta, horrela, asturieraren idaztarau estandarra erabili beharrean, leonesarentzako arau propioa defendatzen dute.
Bestalde, Leongo idazleek eta hizkuntzaren alorrean lan egiten duten elkarte kulturalek[6] Academia de la Llingua Asturianaren idaztarau estandarra erabiltzen dute, oro har.
Leonesa mintzatzen zen balizko lurraldeari Leongo Herria deitzen diote zenbait sektore erregionalistek.
Eduki-taula |
Hiztunen geografia
Hiztunak Leongo iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Zamorako mendebaldean (Sanabria, Benavente, Aliste, Sayago, eta Los Arribes) aurki daitezke. Hala ere, hiztun gehienak adinekoak dira. Salamancako Arribes eta Sierra de Gatako toponimian eta berbategian ere leonesaren arrastoak aurki daitezke.
Portugalgo Bragantza barrutian mintzatzen den mirandesak leonesarekin harreman estua du, nahiz eta idaztarau propioa duen eta portugesaren eragin handia izan.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 38. arauan, 204. orrian, astur-leonesa aipatzen da. Eskuratze data: 2010-12-23
- ↑ leonesaretzat idaztarau propioa defendatzen dutenentzat: llïonés, llingua llïonesa
- ↑ Facendera pola Llengua-ren aldizkaria
- ↑ Conceyu Xoven
- ↑ El Toralín eta El Fueyu.
- ↑ Furmientu, Facendera pola Llengua, La Caleya, Faceira eta El Teixu.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Héctor García Gil. El asturiano-leonés: aspectos lingüísticos, sociolingüísticos y legislación
- Asturiar Hizkuntzaren Akademia
- Asturleonesaren mapa linguistikoa.
- La Caleya, Astorgako elkarte kulturala (leonesez)
- Furmientu, Zamorako elkarte kulturala (leonesez)
- Faceira, Leongo elkarte kulturala (leonesez)
- El Teixu, Astorgako elkarte kulturala (leonesez)