Dietilzink

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dietilzink
Formula kimikoaC4H10Zn
SMILES kanonikoa[CH2.C[CH2].[Zn]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[CH2.C[CH2].[Zn] 3D eredua]
Konposizioakarbono, zink eta hidrogeno
Motakonposatu kimiko
Masa molekularra122,007393 Da
Arriskuak
NFPA 704
4
1
3
Identifikatzaileak
InChlKeyHQWPLXHWEZZGKY-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia557-20-0
ChemSpider10413128
PubChem101667988
Reaxys3587207
Gmelin51496
ChEBI2178
ZVG510712
EC zenbakia209-161-3
ECHA100.008.330
UNIIS0W5NQH7C6

Dietilzinka (C2H5)2Zn formulako konposatu organometalikoa da konposatu organozinkikoen familikoa non zink-atomoa bi etilo talderekin lotuta dagoen. Likido kolorge hau erreaktibo garrantzitsua da kimika organikoan. Komertzialki disolbatzaile organikotan disolbaturik, hexanotan edo toluenotan adibidez, edo likido puru gisa eros daiteke.

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dietilzinka Edward Frankland-ek sintetizatu zuen lehen aldiz 1848an zinka etil ioduroarekin erreakzionaraziz[1][2]. Gaur egungo sintesibidean etil ioduro eta etil bromuro 1:1 nahastea zink-kobre aleazio batekin erreakzionarazten da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dietilzinka oso piroforikoa izanik ere erreaktibo kimiko inportantea da. Sintesi organikoan etilo taldearen iturri moduan usatzen da karbonilo taldeen adizio-erreakzioetan etil kabanioien iturria baita; bentzaldehidoari etil taldea txertatzeko etsenplurako[3].

Diiodometanoarekin batera alkenoak ziklopropil talde bihurtzeko baliatzen da, Simmons-Smith erreaktibo moduan. Izan ere, konposatu organolitikoak eta Grignarden erreaktiboak baino nukleozaletasun txikiagoa baitu eta baldintza leunak behar diren kasutarako egokiagoa da[4].

Beste erabilera espezifikoagoak baditu, hala nola, dopatze-agente legez mikroelektronikan edo erreaktore nuklearretan korrosioaren kontrako agente moduan usatzen den zink oxidoa sortzeko

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dietilzinkak oso bortizki erreakzionatzen du urarekin eta airearekin kontaktuan esponteaneoki su har dezake. Hortaz, atmosfera geldoetan manipulatzea ezinbestekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Frankland, E.. (1850-01-01). «XXVII.—On the isolation of the organic radicals» Quarterly Journal of the Chemical Society of London 2 (3): 263–296.  doi:10.1039/QJ8500200263. ISSN 1743-6893. (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).
  2. (Ingelesez) Seyferth, Dietmar. (2001-07-01). «Zinc Alkyls, Edward Frankland, and the Beginnings of Main-Group Organometallic Chemistry» Organometallics 20 (14): 2940–2955.  doi:10.1021/om010439f. ISSN 0276-7333. (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).
  3. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).
  4. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]