Erreaktore nuklear

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zentral nuklearra Kewauneen, Wisconsin.

Erreaktore nuklearra material fisionagarrien kate-erreakzioa hasi eta kontrolatzeko erabiltzen den aparatua da[1]. Zentral nuklearretan energia sortzeko erabiltzen da. Uraniotik plutonioa ateratzeko ere erabili daiteke, arma nuklearrerako material fisionagarria sortzeko adibidez.

Fisio erreaktore baten potentzia alda daiteke KW termiko batzuetatik 4500 MW termikoetara (1500 MW "elektrikoak"). Uretatik hurbil dauden lekuetan instalatu behar dira, edozein zentral termiko bezala, zirkuitoa errefrigeratzeko, eta erabili behar dira leku sismiko egonkorretan istripuak saihesteko.

Erreaktore nuklearraren lehen prototipoa Enrico Fermik egin zuen, hala ere ez zen izan Lurran funtzionatu zuen lehena. Oklon ebidentziak daude Lurran erreaktore nuklear naturalak sortu zirela duela 2000 urte.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisioko erreaktore nuklearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisioko erreaktore nuklear bat funts atal hauek ditu:

  1. Erregaia.-Isotopo fisionablea edo emankorra (fisionablen bihurtu daiteke aktibazio neutronikoaren bidez): Uranio-235, Uranio-238, plutonio-239, Torio-232, edo hauen nahasketak.
  2. Moderatzaile (nuklearra).- Ura, Ur astuna, grafitoa, sodio metalikoa: Fisioagatik sortutako neutroien abiadura frenatzeko funtzioa daukate, beste atomo fisionable batzuekin interaktuatzeko aukera izateko eta horrela erreakzio mantendu.
  3. Errefrigeratzailea.- Ura, ur pisutsua, anhidrido karbonikoa, helioa, sodio metalikoa: Sortutako beroa garraiatzen dute bero trukatzaile bateraino, edo energia elektriko edo propulsioko turbina batera .
  4. Islatzailea.- Ura, ur pisutsua, grafitoa, uranioa: neutroien ihesa murrizten du eta erreaktorearen eraginkortasuna handitzen du.
  5. Blindaje.- Hormigoia, beruna, altzairua, ura: Erradiazio gammaren eta neutroi azkarren ihesa saihesten du.
  6. Materialen kontrola.- Kadmioa edo boroa: Katean dagoen erreakzioa gelditzen du. Neutroien oso xurgatzaile onak dira. Oro har, barra forman edo errefrigerantean disolbatuta erabiltzen dira.
  7. Segurtasun elementuak.- Fisio zentral nuklear guztiak, sistema anitzak dituzte 2007an, aktiboak (seinale elektrikoei erantzuten diote), edo pasiboak (era naturalean jarduten dute, grabitatearen bidez, adibidez).

Fisio erreaktore nuklear motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zenbait mota daude:[2]

  • LWR: Light Water Reactors (ur arineko erreaktoreak)
  • CANDU: Canada Deuterium Uranium (Kanadan asmaturiko deuterio eta uranio erreaktoreak)
  • FBR: Fast Breeder Reactors (erreaktore birsortzaile lasterrak)
  • AGR: Advanced Gas-cooled Reactor (gasez hoztutako erreaktore aurreratuak)
  • RBMK: Reactor Bolshoy Moshchnosty Kanalny (potentzia handiko kanal motako erreaktoreak)
  • ADS: Accelerator Driven System (azeleratzaileak zuzendutako sistema)

Fisio erreaktore nuklearren abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo erreaktore nuklearren abantaila bat airearen kutsatzaileak ez direla da eta sortutako erresiduoak bolumen gutxiagokoak dira.

Fisio erreaktore nuklearren desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazioarentzako arriskuak hainbat faktoreengatik datoz: 1) zentral atomiko batean istripu bat, 2) eraso terrorista, 3) erresiduoen arriskugarritasun eta bere botere altua kutsatzeko ingurunea, 4) zabortegi nuklearrak, 5) desbiazio posiblea erresiduoak hartzea destrukzio masiborako armak sortzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erreaktore nuklear Aldatu lotura Wikidatan


  1.   , http://www1.euskadi.net/euskalterm/cgibila7.exe?hizkun1=G&hitz1=reactor+nuclear*&gaiak=0&hizkuntza=eu Euskalterm. orrialdea .
  2. World Nuclean Association-en txostena (2012ko apirila) (en)